Berdintasun aholku kontseiluan parte hartzeko eskaera-orria

ZER DA?

Errenteriako Berdintasun aholku kontseilua parte-hartzean oinarritutako organoa da eta Udalak eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek osatzen dute.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Errenterian jarduten duten eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda duten elkarteetako ordezkari banak, baldin eta:
    • Emakume elkarte nahiz taldeak badira
    • Aukera-berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte nahiz taldeak badira
    • Eguneroko jardueran, aukera-berdintasuna sustatzen duten elkarte nahiz taldeak badira
  • Modu pertsonalean parte hartu nahi duten pertsona fisikoek, berdintasunaren inguruan sentsibilitate berezia dutenek eta/edo gaiarekin erlazionatutako ekintzak garatzen dituztenek (edo haien ordezkariek).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan: elkarteen eskaera-orria edo norbanakoen eskaera-orria. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Eskaera aztertu, 3. artikuluko zehaztapenen arabera erabaki eta jakinarazi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

          OHARRAK