Kontratazioak

ZER DA?

Errenteriako Udalak sinatu beharreko kontratuen esleipendunak aukeratzeko helburua duen espediente administratiboan datza, nahiz kontratu pribatu zein publikoak izan.

Kontratu horien helburua obren exekuzioan, zerbitzuen edo horniduren ematean edo beste edozein prestazioen ematean du bere objetua Errrenteriako Udalaren alde.

NORK ESKA DEZAKE?

Kontratazio espedienteak kasu orotan udaleko sail edo azpisail ezberdinek proposatu egiten dituzte, udal administrazioaren beharrak asetzeko helburuarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Lizitatzaileek, kasu bakoitzean, horretarako bereiziki argitaratutako edo udal administrazioak emandako Baldintza Agiri Ekonomiko-Administratiboetan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

              Espediente mota hauetan ez dagokio inolako eskaririk.

              KOSTUA

              Espedientearen izapidetza ez dakar zuzenean inolako kosturik interesatuarentzako, kontratuaren esleipendunaren kargura lizitazioaren iragarki ofizialen kostua Baldintza Agiriek hala dioten kasuak salbu.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: ez dagokio.
              • Legezko gehieneko epea: ez da zehazten.
              • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

              - Sailaren arduradunaren proposamena espedienteari hasiera emateko.

              -Kontratazio Mahaiak aldeko txostena espedienteari hasiera emateko.

              -Kontratazio Organuak espedienteari hasiera eman (Baldintza Agirien eta/edo obren proiektua onartzea).

              - Lizitazioaren publikazioa / Partehartzeko gonbidapena.

              - Pliken aurkezpena lizitatzaileen eskeintzekin.

              - Kontratazio Mahaia: Pliken irekitzea.

              - Kontratuaren bultzatzaile den Sailaren zerbitzu teknikoek egindako txostena, eskeintzarik onuragarrienari buruz.

              -Kontratazio Mahaia: Esleipen proposamena egiten du.

              - Kontratazio Organua: Agiritegiaren errekerimendua eta/edo fidantza proposatutako esleipendunari.

              - Esleipendun bezala proposatutakoak agiriak eta/edo fidantza aurkeztu.

              -Kontratazio Organuak esleipena.

              - Kontratuaren formalizazioa.

                UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                Lehendakaritza - Kontratazio eta Ondarea

                OHARRAK

                Kontratazio Organua, kontratuaren motaren arabera eta bere balio ekonomikoaren arabera, honako hau izan daiteke kasu bakoitzean:

                -Alkatea.

                - Tokiko Gobernu Batzarra.

                - Udalbatza.