Herritarrei informazioa eta orientazioa ematea

ZER DA?

Herritarrei Udalarekin eta, oro har, udalerriarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientabidea ematea.

Herritarrei orientabidea ematea udaletik kanpoko izapideak egiteko.

Biztanleei behar duten informazioa helarazteko erabiliko dira egoera bakoitzean egokien diren bitartekoak.

Zehazki, ZU! zerbitzuak informazio-trukerako ezartzen dituen oinarrizko bideak hauek dira:

  • Arreta pertsonalizatua ZU! zerbitzuan bertan
  • Telefono bidezko arreta
  • Arreta telematikoa
  • Udalaren web-orria eta sare sozialak
  • Udaletxeko iragarki-ohola
  • Herriko informazio-panelak
  • Argitalpenak, buletinak, bandoak
  • SMSak, posta elektronikoa eta bestelakoak

Funtsean, hauek izango dira informazio-funtzioak:

a) Pertsona ororentzako informazioa; hauek bereizten dira:

  • Informazio orokorra eta
  • Amaitutako espedienteei buruzko informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

b) Interesdunei zuzendutako informazio berezia.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: imprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: unean bertan.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1. Informazioa ematea eskura dauden tresnak baliatuz (izapideen gidaliburua, eskabide-orria ereduak, erregistroak…)
                                                                                                                                                                                                                                                            2. Informazio zehatza behar izanez gero, dagokion arloko teknikariekin harremanetan jartzeko modua adieraziko da.

                                                                                                                                                                                                                                                            * Jardunbidearen izapideak: kasu bakoitzean egokia dena.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              Beharrezkoa balitz, ZU! zerbitzuko funtzionarioak laguntza emango dio interesdunari inprimakiak bete edo Zerbitzu Telematikoen bidezko izapideak egiteko.

                                                                                                                                                                                                                                                              Telefonoz edo posta elektronikoz egin daitezkeen izapideak Udal Izapideen Eskuliburuan definitu dira.

                                                                                                                                                                                                                                                              Horrelako gaien tramitazioan interesdunen nortasuna ziurtatutako da nortasun-agiriaren (NAN, pasaportea, etab.) bidez eta Udalari aurrez jakinarazitako daturen baten bidez.

                                                                                                                                                                                                                                                              ZU! zerbitzuak, eskaera telefonoz edo posta elektronikoz jasotzen duenean, egoki diren gestioak egingo ditu eta, eskatzailea identifikatu ondoren, etxera bidaliko dio eskatutako izapidea egiaztatzen duen dokumentua.