Eraldaketa Feministarako Eskolan izena ematea

ZER DA?

Eraldaketa Feministarako Eskolan, emakumeen ahalduntzea bultzatzen duten ikastaroak egiteko, izena ematea,

NORK ESKA DEZAKE?

Emakume interesdunek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Telefonoz eskatu daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 449576

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun.
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
      2. Ikastaroa egingo dela erabakitzen denean (behar adina jende dagoelako), Berdintasunerako azpisailetik interesdunekin jarriko gara harremanetan asistentzia konfirmatu, ordutegiaren berri eman eta ikastaroari buruzko bestelako informazioa helarazteko.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

        OHARRAK

        • 2017-2018 Eskolaren programazioa.
        • Errenteriako emakumeek lehentasuna izango dute.
        • Behin ikastaroa hasita, lekua egonez gero izena emateko aukera egongo da.