Udalean emandako zerbitzuen ziurtagiri eskaera.

ZER DA?

Errenteriako Udalean emandako zerbitzuei buruzko ziurtagiriak ematea, I. eranskina izenekoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenteriako Udalean lan egin duen edonork.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Edozein kasuan:

Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 12 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Doakoa

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1- Eskaera erregistratzea
        2- Giza Baliabideak administrazio bulegoan datuak egiaztatzea
        3- Ziurtagiria betetzea artxiboan dagoen informazioan oinarrituta (I. eranskina)
        4- Ziurtagiria emailez bidaltzea edo Giza Baliabideetako administrazio bulegoan aurrez aurre jasotzea

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Giza Baliabideak

          OHARRAK

          Argibide gehiago behar izanez gero, Giza Baliabideak departamentura deitu daiteke, 943 44 96 12 telefono zenbakira.