Madalenak eta Atlantikaldirako festetako laguntzaile gisa lana egiteko deialdian parte hartzeko eskaera.

ZER DA?

Deialdi honen xedea da FESTETEAKO LAGUNTZAILEAK hautatzea, 2019ko Madalenetan lana egiteko. Zerrenda hau, Atlantikaldirako ere erabiliko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek betetzen duen edonork:

  • 18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan.
  • Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.
  • Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe itzatea.
  • Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea. Eskakizun hau betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira udal Euskaltegian elkarrizketa bat edukitzeko. Aurreko hala izanik ere, ez dute azterketarik egin beharko 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliakidea egiaztatua duten pertsonek eta 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 edo 2018ko deialdian, helburu bererako, eginiko euskara-froga gainditu zutenek.
  • Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galeraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea.
  • Disziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko.
  • Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • NAN
  • Deialdian eskatutako titulu akademikoa
  • Euskarako titulua (azken hau, duenak)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 12 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Doakoa

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Eskaerak erregistratu eta baldintzak betetzen dituztela ziurtatu (errolda barne)

        Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

        Erreklamazioak

        Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda argitaratzea

        Zozketa

        Hautatukako pertsonen zerrenda argitaratzea

        Jakinarazpena korreo elektronikoz

        Euskarako proba

        Errekonozimendu medikuak

        Dokumentazioa jasotzea

        Kontratuak

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Giza Baliabideak

          OHARRAK

          Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko ekainaren 17a arte (hau barne).

          Zozketan hautatuak izan diren pertsonei eta lehenengo 10 ordezkoei e-mail bat bidaliko zaie beharrezko informazio guztiarekin. Hautagaiak berak kontsultatu beharko du bere e-maila zozketaren egunean bertan eta hurrengo egunean.

          Ezinbestekoa da hautagaiak eskaera orrian bertan bere e-maila garbi adieraztea.