Trafiko buruzagitzan zirkulazio baimen eta gida baimenetan helbidea aldatzeko udalean eskaera egitea

ZER DA?

Edozein pertsonak Udal Erroldan bere helbidearen alta edo aldaketa egiten badu edo zirkulazio baimena edo gida baimenean helbidea eguneratu gabe badu, Udalak aukera ematen dio aldaketa hori Trafikorekin kudeatzeko.

Helburua hiritarrak Donostiako Antiguo auzoan dagoen Gipuzkoako DGT-ko bulego bakarrera joan beharra sahiestea da, legez derrigorrezkoa den Trafikori helbide aldaketaren berri ematearen izapidea burutzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal Erroldan alta eman edo bertan helbide aldaketa egin edo zirkulazio baimena edo gida baimenean helbidea eguneratu gabe duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Zirkulazio-baimenak, 2010eko irailaren 23a baino lehen jaulkiak badira. Helbidea ageri ez denean ez da dokumentua aurkeztu beharko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        Ezin da telematikoki eskatu zirkulazio-baimenak 2010eko irailaren 23a baino lehen jaulkiak badira.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Eskaera eta dokumentazioaren erregistratzea.
        2. Udalak DGTko Ordezkaritzara aldaketak bidaltzen ditu.
        3. Trafikok helbide aldaketak berretsiko ditu.
        4. Trafikok aldaketak berresten dituenean e-mailez, telefonoz edo sms-ren bidez jakinaraziko da.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK