Hautaketa prozesuak

ZER DA?

Udalak bere langile beharrak betetzeko egiten dituen langileak hautatzeko deialdietan parte hartzea, hutsik dauden plazak betetzeko edo lan poltsak sortzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Hautaketa prozesu bakoitzeko oinarrietan agertzen dira parte hartzeko baldintzak. Oinarri horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatzen dira. Besteak beste, hauek:
a) 16 urte beteak eduki tzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.
b) Deialdian ezarritako titulua edukitzea.
c) Deialdian ezarritako Euskarako hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.
d) Errenteriako Udalaren ordenantza-fiskaletan adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesuan parte har tzeko tasa ordaintzea, laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.
e) Lanpostuaren beraren eginkizunak normal bete tzea galaraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez eduki tzea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da Enpresako Medikun tza Zerbi tzuak bakoi tzari egingo dion osasun
azterketaren bidez.
f) Diziplina-espediente batez edozein herri administrazio edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta fun tzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak bete tzeko. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ere, dagokion estatuan baldin tza berberetan enplegu publikora iristea erago tziko duenik, hain zuzen.
g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukera tzeko eskubidea alde batera utzita.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Edozein kasuan:

Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Horrezaz gain:

Deialdia arautzen duten oinarrietan adierazten den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Errenteriako Udalaren ordenantza-fiskaletan eta deialdiaren oinarrietan adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzeko tasa ordaintzea.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 9 hilabete karrerako funtzionario plazetan eta 3 hilabete lanpoltsatan edo aldi baterako lanpostuetan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Deialdiaren oinarrietan jasotakoak.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Giza Baliabideak

          OHARRAK