Hondakinen Gaikako Bilketarako Txartel Elektronikoa

ZER DA?

Txartel elektronikoak herriko biohondakinen edukiontzia (marroia) eta errefusa edo birziklagarria ez denaren edukiontzia (grisa) irekitzen ditu. Bi edukiontzi hauek sarraila elektronikoa dute eta txipa duen txartelak irekitzen ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebizitzek, jarduera ekonomikoek eta elkarteek txartel elektronikoa izan beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez da beharrezkoa, erroldaren bitartez kontrolatuko da

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 24 ordu.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Txartela momentuan egiten da

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Ingurumena

          OHARRAK

          HIRIGUNEA:

          Antolaketa: Etxebizitzak eta jarduera ekonomikoen kasuan, bost edukiontzi nagusien bidez egituratzen dira: biohondakina, ontzi arinak, papera-kartoia, beira eta errefusa (ez birziklagarria). Horietan hondakinak gaika utzi behar dira, jatorrian sailkatuz, erabilera identifikatzen duen txartel elektroniko baten bidez irekiz biohondakina eta errefusaren edukiontziak.

          Txartela galdua edo hondatua: (momentuz) Udalak dohaneko kopia ematen du. Txartelak etxebizitzara edo helbidera lotuta daude, etxebizitza bakoitzeko txartel bakarra emanez.

          10 litrotako poltsa konpostagarriak (edukiontzi marroia) eskuratzea: (momentuz) Udalak dohainik banatzen ditu udaletxeko Zu! herritarren arreta zerbitzuan (txartela elektronikoa aurkeztu behar da) edo hainbat lekutan jarritako 7 makinetan (txartela irakurgailura gerturatu), hala nola: Udaletxean, Kiroldegian, Beraungo Auzo Elkartean, Iztietako elizaren arkupetan, Kaputxikoak auzoko farmaziaren ondoan, Fanderiako Igerilekuan eta Agustinak Auzo Elkartearen ondoan. Dagoeneko hainbat komertzioetan salgai ere badaude.

          Hondakinak gaika banatzeko informazio-gida: Kanpaina egin bitartean paperean banatu dira gida hauek. Udalaren ingurumeneko web orrian PDF formtoan dago: Birziklapen Gida.

          Alta tramitatzeko: Etxebizitza berriak eraikitzean edo transmisioetan Udalak etxebizitza berriari lotutako txartela berria egingo du. Etxebizitza alokatzen denean txartela etxebizitza horri lotuko zaio. Maiezterra etxebizitzaz aldatzean jabeari itzuli behar dio txartel elektronikoa.

          Bihondakinak konpostatzeko programak: Konpostatzeko sistemaren bitartez, bilketa, garraioa eta tratamenduaren gastuak ekiditen dira. Programa honetan parte hartuz gero ez da edukiontzi marroia erabili behar izango. Bi modalitate daude:

          1.- AUZO KONPOSTA: Auzo desberdinetako eremu publikoetan jarritakoak dira. Familiari interesatzen bazaio etxebizitzako titularraren datuak aurkeztu beharko ditu udaletxean. Datu horiek jarraipen teknikoa egiten duen enpresari pasako zaizkio. Enpresa horrek formazio laburra emango dio (derrigorrezkoa) eta beharrezko materiala emango dio.

          2.- ETXEKO KONPOSTA: lorategi edo baratza duten etxebizitza pribatuentzako. Familiari interesatzen bazaio San Marko Mankomunitatean, Oiartzungo garbigunean (Talaia) edo Mankomunitatearen egoitzan aurrez aurre izena emango du. 360 litroko konpostagailua utziko zaie. Ondoren familiak etxebizitzako titularraren datuak aurkeztu beharko ditu udaletxean. Jarraipen teknikoko enpresa horrek formazio laburra emango dio (derrigorrezkoa).

          LANDA GUNEA:

          Antolaketa: Etxebizitzak bost ekarpen-guneren bidez banatzen dira: Zamalbide, Zentolenberri, Masti-Loidi, Zerradi (Oiartzun) eta Auzolan-Perurena (Astigarraga). Horietan hondakinak gaika utzi behar dira, jatorrian sailkatuz, sarrera identifikatzen duen txartel elektroniko baten bidez irekiz, azkeneko ekarpen-gunean giltzaz izan ezik.

          Ekoizle handien kasuan (jatetxeak eta ikastetxeak), atez ateko zerbitzua dago.

          Txartela galdua edo hondatua: (momentuz) Udalak dohaneko kopia ematen du. Txartelak etxebizitzara edo helbidera lotuta daude, etxebizitza bakoitzeko txartel bakarra emanez.

          10 litrotako poltsa konpostagarriak (edukiontzi marroia) eskuratzea: (momentuz) Udalak dohainik banatzen ditu udaletxeko Zu! herritarren arreta zerbitzuan (txartela elektronikoa aurkeztu behar da). Dagoeneko hainbat komertzioetan salgai ere badaude.

          Hondakinak gaika banatzeko informazio-gida: Kanpaina egin bitartean paperean banatu dira gida hauek. Udalaren ingurumeneko web orrian PDF formtoan dago: Birziklapen Gida.

          Alta tramitatzeko: Etxebizitza berriak eraikitzean edo transmisioetan Udalak etxebizitza berriari lotutako txartela berria egingo du. Etxebizitza alokatzen denean txartela etxebizitza horri lotuko zaio. Maiezterra etxebizitzaz aldatzean jabeari itzuli behar dio txartel elektronikoa.

          Bihondakinak konpostatzeko programak: Konpostatzeko sistemaren bitartez, bilketa, garraioa eta tratamenduaren gastuak ekiditen dira. Programa honetan parte hartuz gero ez da edukiontzi marroia erabili behar izango:

          1.- ETXEKO KONPOSTA: lorategi edo baratza duten etxebizitza pribatuentzako. Familiari interesatzen bazaio San Marko Mankomunitatean, Oiartzungo garbigunean (Talaia) edo Mankomunitatearen egoitzan aurrez aurre izena emango du. 360 litroko konpostagailua utziko zaie. Ondoren familiak etxebizitzako titularraren datuak aurkeztu beharko ditu udaletxean. Jarraipen teknikoko enpresa horrek formazio laburra emango dio (derrigorrezkoa).