4. kategoriako armentzako txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aire konprimituko armak edukitzeko txartela egitea (4. kategoria):

  • Txartela beharrezkoa da arma etxetik kanpo eraman eta erabiltzeko.
  • Pasaiarako bakarrik balio du txartelak.

A motako txartelarekin nahi adina arma erregistratu daitezke.

B motako txartelarekin 6 arma erregistratu daitezke gehienez.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pasaian bizi diren 18 urtetik gorako herritarrak.
  • Pasaian bizi diren 14 urtetik gorako herritarrak (18 urtetik beherakoak), aitaren edo amaren baimena badute.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beharrezkoa izanez gero, amaren edo aitaren baimena (14 urtetik gorakoak). E001
  • Titularitate-aldaketa (transmisioa) bada:
    • Armaren jabearen NAN fotokopia.
    • Egungo arma-txartela.
  • Erosketa bada:
    • Arma-dendan emandako inprimakiaren kopia.
    • Arma-txartel ereduaren hiru kopia. Arma-dendan eskuratua.
    • Erosketaren faktura edo transferentziaren agiria.
  • Gaitasun psikofisikoen gaineko ziurtagiria (psikoteknikoa).
  • Arma ekartzea, dagokion konprobaketetarako.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT BALIO DU?

          001 - Tasak dokumentuak egiteatik
          Zerbitzua prestatzeko eskatzen denean, Administrazioak tasa ordaintzeko eskatu ahalko du eskabidea erregistratutakoan edota bestela dokumentua edo lizentzia ematen den momentuan.

          Udalak, eraginkortasun eta ekonomia-irizpideei jarraiki, tasaren bilketan salbuespen hau ezartzen du: ordaintzetik salbuesten ditu 6 euroko kuota gainditzen ez duten ordainagiriak. Ordainagiri berean likidatuko dira espediente bati dagozkion dokumentu eskaerak, egun berean eskatuak direnean.
          Fotokopiak egitea edo inprimatzea: fotokopiatutako edo inprimatutako orrialdeko0,15 Euro
          Dokumentuak konpultsatzea: folioko0,60 Euro
          Akordio edo espedienteen ziurtagiriak: folioko2,50 Euro
          Udaltzaingoak egindako eginbideen kopiak21,00 Euro
          Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea31,00 Euro
          Arma txartelak egitea25,00 Euro
          Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia egitea25,00 Euro
          Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa12,00 Euro

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 10 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Udaltzaingoaren ebazpen proposamena
          2. Alkatetzaren ebazpena
          3. Interesatuari jakinarazpena eta txartela dagokion HAZ bulegora bidali
          4. Herritarrak tasa ordainduko du eta txartela jasoko du HAZen
          5. Armen kontu-hartzera ale bat bidali
          6. Kopiaren artxiboa armen erregistroan

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          A txartela (5 urteko iraupena):

          • Eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta bestela gas konprimituek eragindako armak:
            • Karabinak eta pistolak, tiro erdiautomatikoa eta errepikapenekoa dutenak
            • Ekintza bikoitzeko errebolberrak
          • Tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak

          B txartela (iraupen iraunkorra)

          • Eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta bestela gas konprimituek eragindako armak:
            • Karabinak eta pistolak -arima lau edo marradunak, eta tiro bakarrekoak.
            • Ekintza bakarreko errebolberrak. batez eragindakoak.
          • Malgukiz edo erresortez eragindako aisialdiko edo kiroletako armak.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

          DBEB kodea: 1961210008

          Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO