Arriskutsuak Izan daitezkeen Animaliak (aurrerantzean AIA) edukitzeko, trebatu eta maneiatzeko administrazioko lizentzia lortzea edo berritzea. Beharrezkoa da arriskutsua izan daitekeen txakurrarekin pasieran ibili nahi duenarentzat.
-AIA edukitzeko lizentzia beharrezkoa izango da, txakurra arraza hauetako batekoa baldin bada:
- Pit Bull Terrier
- Staffordshire Bull Terrier
- American Staffordshire Terrier
- Rottweiler
- Dogo argentinarra
- Fila Brasileiro
- Tosa Inu
- Akita Inu
-Era berean, beharrezkoa izango da lizentzia lortzea honako kasu hauetan:
a) Baldin eta animaliaren ezaugarri guztiak edo gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren II. Eranskinean agertzen diren ezaugarriekin bat badatoz.
b) Alkatetza-ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko.
Pasaian erroldaturiko adin nagusiko herritarrak, AIA gisa kalifikaturiko animalien jabeak, edo eta horretako animaliaren bat leku publikoetan eraman behar dutenak.
Lizentzia lortzea edo berritzea:
001 - Tasak dokumentuak egiteatik | |
---|---|
Zerbitzua prestatzeko eskatzen denean, Administrazioak tasa ordaintzeko eskatu ahalko du eskabidea erregistratutakoan edota bestela dokumentua edo lizentzia ematen den momentuan. Udalak, eraginkortasun eta ekonomia-irizpideei jarraiki, tasaren bilketan salbuespen hau ezartzen du: ordaintzetik salbuesten ditu 6 euroko kuota gainditzen ez duten ordainagiriak. Ordainagiri berean likidatuko dira espediente bati dagozkion dokumentu eskaerak, egun berean eskatuak direnean. | |
Fotokopiak egitea edo inprimatzea: fotokopiatutako edo inprimatutako orrialdeko | 0,15 Euro |
Dokumentuak konpultsatzea: folioko | 0,60 Euro |
Akordio edo espedienteen ziurtagiriak: folioko | 2,50 Euro |
Udaltzaingoak egindako eginbideen kopiak | 21,00 Euro |
Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea | 31,00 Euro |
Arma txartelak egitea | 25,00 Euro |
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia egitea | 25,00 Euro |
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa | 12,00 Euro |
Alkatetza
Udaltzaingoa - Udaltzaingoa
-Lizentzia lortzeak era honetako animaliak edukitzeko eta erabiltzeko ahalmena ematen du, baina titularrak AIAren Udal Erregistroan inskribatu beharra dauka animalia. Eta horretarako 15 eguneko epea du aipatutako erregistroan animalia inskribatzeko.
-Bestalde, litekeena da lizentzia lortzea era honetako animaliarik izan gabe, esaterako, animaliaren bigarren zaintzaileak, etab. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da animaliaren zaintzaz, paseoaz edo erabileraz arduratuko den pertsona bakoitzak bere lizentzia pertsonala edukitzea.
-Lizentzia honek bost urteko balioa izango du, eta epea igarotakoan berritu egin beharko da. Beraz, lizentzian ageri den bizilekura bidaliko zaio txartelaren balio-epea amaitu baino lehen, hura berritzeko izapideak egin ditzan.
-Beste edozein udalerritan lortutako lizentziak balioko du Pasaiarako ere. Alabaina, beste udalerriren batean ateratako lizentzia duena Pasaian bizi bada, lizentzia-berritzea Pasaian egingo da.
-Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, animaliaren zaintza eta kontrolaren ardura dutenek eskatu beharko dute lizentzia.
GALDU, LAPURTU EDO HONDATU DELAKO KOPIA LORTZEA:
- Eskari-orri orokorra.
- Hondatuz gero, hondatutako lizentzia.
Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa
DBEB kodea: 1961210008
Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea
Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO