Arriskutsu Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsu Izan daitezkeen Animalien Erregistroan inskribatzea (aurrerantzean AIA).
Erregistroan animalia inskribatzeko eskatu baino lehen, animalia horiek izateko lizentzia eduki behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek animalia horiek Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatu behar dituzte.

Txakur-arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da. Honakoak dira:

  • Pit Bull Terrier
  • Staffordshire Bull Terrier
  • American Staffodshire Terrier
  • Rotweiler
  • Dogo Argentinarra
  • Fila Brasilero
  • Tosa Inu
  • Akita Inu
  • Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.
  • Alkatetza-ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematen duen ebazpena, administrazio eskudunak emana (jatorrizkoa eta fotokopia). Ez da behar ebazpena Pasaiako Udalak eman badu.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, animaliak eragindako kalteen ondoriozko erantzukizuna dela-eta, hirugarren bati utzi bazaio ere zaintzeko. Estaldura, gutxienez 120.000 €-koa izango da. (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Poliza ordaindu izanaren ordainagiria (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Animaliaren osasun-kartilla (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Albaitariaren agiria, duela gutxi emana, batetik, animaliaren osasun-egoera egiaztatu eta, bestetik, oso arriskutsu egiten duen ez gaixotasunik ez inongo arazorik ez duela ziurtatzen duena (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Txakurraren espeziea erregistratzeko orria (mikrotxipa) (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Aukerakoa: animalia esterilizatua izan dela egiaztatzeko agiria (jatorrizkoa eta fotokopia).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Tasak dokumentuak egiteatik
      Zerbitzua prestatzeko eskatzen denean, Administrazioak tasa ordaintzeko eskatu ahalko du eskabidea erregistratutakoan edota bestela dokumentua edo lizentzia ematen den momentuan.

      Udalak, eraginkortasun eta ekonomia-irizpideei jarraiki, tasaren bilketan salbuespen hau ezartzen du: ordaintzetik salbuesten ditu 6 euroko kuota gainditzen ez duten ordainagiriak. Ordainagiri berean likidatuko dira espediente bati dagozkion dokumentu eskaerak, egun berean eskatuak direnean.
      Fotokopiak egitea edo inprimatzea: fotokopiatutako edo inprimatutako orrialdeko0,15 Euro
      Dokumentuak konpultsatzea: folioko0,60 Euro
      Akordio edo espedienteen ziurtagiriak: folioko2,50 Euro
      Udaltzaingoak egindako eginbideen kopiak21,00 Euro
      Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea31,00 Euro
      Arma txartelak egitea25,00 Euro
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia egitea25,00 Euro
      Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa12,00 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 5 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Egiaztatu lizentzia lortzeko baldintzak betetzen dituen.
      2. Udaltzaingoak txostena egin edo ebazpen-proposamena.
      3. Alkatetzaren ebazpena landu.
      4. Kontu-hartzailetza Arlora bidali han likidazioa egin dadin.
      5. Ebazpena interesdunari jakinarazi eta aditzera eman tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu behar duela edota bestela erregistroko inskripzio-txartela jasotzean ordaindu.
      6. Txartela egin eta HAZera bidali
      7. Herritarrak tasa ordaindu eta txartela jasoko du HAZen
      8. Ebazpenaren kopia Eusko Jaurlaritzaren AIEO Sailera bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      Titular aldaketa edo eskualdaketa:

      Betekizunak:

      • Lizentziak indarrean egon behar du, saltzailearen aldetik
      • Erosleak lizentzia eskuratu behar du aldez aurretik
      • Aldaketa AIEOn (EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra) jaso behar da, ohiko albaiteroarenean.

      Beste autonomia erkidego batera aldatzea:

      • Beharrezkoa da jatorrizko autonomia erkidegoko Erregistroan baja ematea, ohiko albaiteroarenean.
      • Erregistroan izena eman behar da, lehen azaldutako prozedurari jarraiki.

      Baja:

      • Animalia hilez gero edo lapurtua izanez gero, baja eman beharko da REGIAn, ohiko albaiteroaren bitartez.
      • Bajaren berri eman Udalari, albaitariak emandako agiriaren bidez, Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan baja emateko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO