Jaizkibelen larratzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako Udalak artzaintza arloan eman ditzakeen baimenen xedea hau da: behi, zaldi edo ardi espezieetako animalien mantenua, sabeldun animaliak badira, ondorengoekin edo ondorengorik gabe, eta/edo hazteko animaliak badira, haien jabeak udalerri honetako bizilagunak direnean edota udalerrian kokaturiko ustiapen edo nekazaritza-finken jabeak direnean.
Ildo horretan, lehentasuna emango zaio goian aipatutako baldintzak betetezen dituzten eta Pasaiako Jaizkibelgo auzo-larreen aprobetxamendu ordenatua egiten duten jabeen abereak mantentzeari.

Baimenek urtebeteko iraupena izango dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Auzo-larreen aprobetxamendurako baimena eska dezakete goiko paragrafoan aipaturiko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta bizilagun- eta zerga-betebeharretan egunean badaude.

Artzaintzaren bidez mantendu nahi diren abere guztiek identifikatuta egon behar dute, eta Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta, eta abereen saneamendu eta mugimenduei buruz indarrean dagoen arautegia betetzeaz gainera, bete egin beharko dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoan derrigor bete beharrekoak izan daitezkeen baldintzak eta udal agintariek ezar ditzaketen tokiko baldintzak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Behar bezala betetako eskaria, non adierazi beharko den espezie bakoitzeko zenbat abelbururentzat eskatzen den lizentzia.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Artzaintza
      Ardi bakoitzeko / urteko1,24 Euro
      Zaldi-aziendako edota abelgorriko / urteko12,47 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Kontu-hartzailetza Arloari ebazpenaren kopia bidali.
      2. Tasa likidatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Ondarea

      OHARRAK

      Guztiz debekatuta dago Ordenantza honetan aipatzen diren mendietan ahuntz- edo txerri-aziendak larreratzea; soilik behiak, ardiak eta zaldiak larreratu daitezke, betiere sabeldun animaliak badira, ondorengoekin edo ondorengorik gabe, eta/edo hazteko animaliak badira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO