Udal artxiboko agiriak kontsultatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena eskatu udal artxiboan dauden dokumentuak ikusteko.

  1. Eskaerak ahoz egingo dira udal-artxiboan, non eta eskatutako dokumentuak ez dauden gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. eta 15. artikuluetan jasoak; izan ere, horiek ikusteko eskaera idatziz egin beharko da.
  2. Kontsulta horretarako jarritako lokaletan egin beharko da, eta haiek ezingo dira lokal horietatik atera.
  3. Hala ere, interesdunak ikusteko baimena eman zaion dokumentuen kopiak edo ziurtagiriak lortu ahal izango ditu.
  4. Argazkien kopiak ere eman ahalko dira, betiere egile-eskubideak begiratuz.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusi den edozein sar daiteke udal-artxiboan dauden erregistro eta dokumentuetan, berdin da dokumentua argazkiduna izan, soinuduna edo irudiduna, baldin eta ez badago jasoa gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. eta 15. artikuluetan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Artxibozainek hala eskatuz gero, eskaera eredu normalizatuan aurkeztuko da, eta bertan argi adieraziko da zein den eskatutako dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Hala badagokio, erregistrorako sarbidea eman.
    2. Informazioak datu pertsonalak balitu, eta datuen titularrak berak eskatzen ez baditu, ikusteko aukera eman aurretik datu pertsonalak ezkutatu egingo dira.
    3. Behar diren kopiak egin, hala badagokio. Eta informazioak datu pertsonalak balitu, eta datuen titularrak berak eskatzen ez baditu, ikusteko aukera eman aurretik datu pertsonalak ezkutatu egingo dira.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Idazkaritza - Artxiboa

    OHARRAK

    Debekatua dago udal artxibotik datozen dokumentuen kopiak egitea, aurrez alkateak edo hark eskuordeturiko zinegotziak idatziz baimendu ez badu.

    Dokumentuak argitaratu behar badira, nondik datozen argi azaldu beharko da (Pasaiako udal artxiboa) erreprodukzio eta argitalpen guztietan, eta jabea Pasaiako Udala dela, eta egilea zein den, ezaguna bada, argazkien kasuan.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Udal artxiboa

    DBEB kodea: 2050820146

    Fitxategiaren xedea: Udal artxiboa kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO