Ordainketak egin. Ordainagiriak kontsultatu edo-eta kopiak eskuratu

ZER DA? ZERTARAKO DA?

IDENTIFIKAZIORIK GABE

  • Ordainagiriren eskura baduzu (zergak edo isunak), nahi izanez gero bertan azaltzen diren datuekin Eusko Jaurlaritzaren ORDAINKETA-PASABIDEA erabil dezakezu agiria ordaintzeko:

IDENTIFIKAZIOA BEHAR DA

  • Ez baduzu ordainagiria, zure izenean daude tasak eta zergak kontsulta ditzakezu.
  • Udal zergak, tasak eta arau-hausteagatik jarritako isunak ordaindu: Ibilgailuen gaineko zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, uraren eta hondakinen tasak...
  • Kobrantza-agiria: jatorrizkoa galtzen denean zerga-ordainketak egiteko balio duen agiria.
  • Ordaindu den frogagiria: jatorrizkoa galdu denean, ordaindutako ordainagiriaren kopia.

Ikusi zerga egutegia.

Merkatuak, higiezinen errenta eta kanona: hila amaitua dela, hurrengo hilaren 1etik 20ra, edo hurrengo egun balioduneraino, hartara urtarrileko kuotak otsailean jarriko dira kobratzeko, eta horrela hurrenez hurren.

Etxez etxeko laguntza: hiru hilabete amaituak direla, hurrengo hilaren 1etik 20ra, edo hurrengo egun balioduneraino, hartara urtarrileko kuotak apirilean jarriko dira kobratzeko, eta horrela hurrenez hurren.

Helbideraturiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean kobratuko dira. Likidazioak: kuotaren ordainketa likidazioa jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita hilabetean egin beharko da.

Epe exekutiboa:
Epe exekutiboa borondatezko epea amaitu eta biharamunean hasten da, eta ordaindu beharreko zenbatekoak errekargua izango du:

1 - Premiamendu probidentziaren jakinarazpena baino lehen bada, %5eko errekargua.

2 - Premiamendua jakinarazi eta hilabeteren buruan %15eko errekargua.

3 - Premiamendu probidentzia jakinaraztetik hilabete igaro denean, errekargua %20koa izango da.

Premiamendu probidentzia jakinarazi denetik hilabete igaro denean zorra ordaindu gabe, zordunaren ondasunak enbargatuko dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularra edo ordezkaria, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    Ordainketak honako banketxeetan:

    • Kutxabank, Banco Sabadell, BBVA, Laboral Kutxa, Caja Rural Navarra,Caixabank eta Banco Santander

    ZENBAT BALIO DU?

    Zergaren, arau-hausteagatik jarritako isunaren edo/eta tasaren zenbatekoa.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Ez dagokio

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Ogasuna - Dirubilketa

    OHARRAK

    Ordainagirien kopiak:

    Eskaria telefonoz edo telematikoki egiten bada, epea 48 ordukoa da. Telefonoz egiten bada, segurtasun arrazoiengatik, interesduna NAN, AIZ edo pasaporte, helbide eta izen-abizenekin identifikatu beharko da. Ziurtagiria udal erroldan jasotako helbidera bidali beharko da.

    Ziurtagiria egiteko orduan interesdunari jakinaraziko zaio zer zor dituen ordaintzeko, eta era berean haiek ordaintzeko zein erraztasun dituen.

    Ordainketak:

    Bankuren batera joz gero, ordaindu beharreko ordainagiriarekin joan beharko da

    Entitatearen kutxazain automatikoan ere ordaindu ahal izango da. Ordaindu beharreko ordainagiria identifikatzeko haren barra-kodea pantailara hurbildu beharko da, eta jarraibideak segitu.

    Herritarren Arreta Zerbitzuan banku-txartel bidez bakarrik onartuko da ordaintzea.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

    DBEB kodea: 2050900165

    Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO