Agiriak eta ziurtagiriak: kopiak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tramitazio fasean dagoen espedienteko dokumentuen kopiak eskatzeko, edota udal artxiboan jada amaituak dauden dokumentuenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Espediente irekietan interesdunek bakarrik.

Hala ere, prozedura amaituetan, adinez nagusia den edozeinek du eskubidea udal artxiboan dauden dokumentuak kontsultatzeko, berdin da haiek idatziak, soinudunak edo irudidunak izan, non eta eskatutako dokumentuak ez dauden gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. eta 15. artikuluetan jasoak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Prozedura amaituak ez direnean, egiaztatu behar da pertsona interesduna dela, eta horretarako eskubide hori funtsatzen duten dokumentuak aurkeztu.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Tasak dokumentuak egiteatik
      Zerbitzua prestatzeko eskatzen denean, Administrazioak tasa ordaintzeko eskatu ahalko du eskabidea erregistratutakoan edota bestela dokumentua edo lizentzia ematen den momentuan.

      Udalak, eraginkortasun eta ekonomia-irizpideei jarraiki, tasaren bilketan salbuespen hau ezartzen du: ordaintzetik salbuesten ditu 6 euroko kuota gainditzen ez duten ordainagiriak. Ordainagiri berean likidatuko dira espediente bati dagozkion dokumentu eskaerak, egun berean eskatuak direnean.
      Fotokopiak egitea edo inprimatzea: fotokopiatutako edo inprimatutako orrialdeko0,15 Euro
      Dokumentuak konpultsatzea: folioko0,60 Euro
      Akordio edo espedienteen ziurtagiriak: folioko2,50 Euro
      Udaltzaingoak egindako eginbideen kopiak21,00 Euro
      Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea31,00 Euro
      Arma txartelak egitea25,00 Euro
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia egitea25,00 Euro
      Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa12,00 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskatutako dokumentuak kopiak egin.
      2. Tasa likidatu.
      3. Interesdunari eman.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Erregistroa

      OHARRAK

      Fotokopiak postaz bidali aurretik, haien kostua eta bidalketa-gastuak kobratu egingo dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udal artxiboa

      DBEB kodea: 2050820146

      Fitxategiaren xedea: Udal artxiboa kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO