Ebazpenen, akordioen eta egintza administratiboen ziurtagiriak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alkatetza, zinegotzi ordezkari, Tokiko Gobernu Batzar eta Udalbatzaren egintzak edo ebazpenak ziurtatzea.

Ziurtapenak udal idazkariak egingo ditu korporazioburuaren aginduz, eta haren "oniritziarekin".

NORK ESKA DEZAKE?

Interesatua dagoen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    ZENBAT BALIO DU?

    001 - Tasak dokumentuak egiteatik
    Zerbitzua prestatzeko eskatzen denean, Administrazioak tasa ordaintzeko eskatu ahalko du eskabidea erregistratutakoan edota bestela dokumentua edo lizentzia ematen den momentuan.

    Udalak, eraginkortasun eta ekonomia-irizpideei jarraiki, tasaren bilketan salbuespen hau ezartzen du: ordaintzetik salbuesten ditu 6 euroko kuota gainditzen ez duten ordainagiriak. Ordainagiri berean likidatuko dira espediente bati dagozkion dokumentu eskaerak, egun berean eskatuak direnean.
    Fotokopiak egitea edo inprimatzea: fotokopiatutako edo inprimatutako orrialdeko0,15 Euro
    Dokumentuak konpultsatzea: folioko0,60 Euro
    Akordio edo espedienteen ziurtagiriak: folioko2,50 Euro
    Udaltzaingoak egindako eginbideen kopiak21,00 Euro
    Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea31,00 Euro
    Arma txartelak egitea25,00 Euro
    Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia egitea25,00 Euro
    Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa12,00 Euro

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 5 egun
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Dokumentazioa eta informazioa jaso eta egiaztatu.
    2. Ziurtagiria idazkariak egin eta sinatu, alkatearen aginduz eta haren oniritziarekin.
    3. Kontu-hartzailetzara kopia bat bidali, likidazioa egiteko.
    4. Ziurtagiria interesdunari eman, tasa ordaindu ondoren.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Idazkaritza - Idazkaritza

    OHARRAK

    6,00 €-ko kuota likidoa gainditzen ez duten likidazioak salbuetsita egongo dira.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Udal artxiboa

    DBEB kodea: 2050820146

    Fitxategiaren xedea: Udal artxiboa kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO