Aurri-adierazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dagokion izapidetzea egin higiezin bat aurri-egoeran dagoela adierazteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskarian datu hauek adierazi behar dira:

  • Higiezinari dagozkion identifikazio-datuak.
  • Aurri-egoeraren arrazoia zein den.
  • Higiezinaren egoileak, haien jabetza-titulua zeinahi izanik ere.
  • Higiezinaren gainean benetako eskubideak dituzten titularrak.
  • Teknikari gaituaren txostena, eta bertan:
    • Deskribatuko da higiezinaren egoera fisikoa.
    • Justifikatuko da higiezinaren aurri-egoeraren kausa zein den, 2/2006 Legearen 201. artikuluan ezarritakoaren arabera.
    • Egiaztatuko da eskaria egin den unean eraikinak, beraren iritzian, aski segurtasun eta biziegokitasun baduen egoileak bertan egon daitezen harik eta erabakia hartzen den arte.
  • Titulartasunaren egiaztapena, aurri-adierazpena eskatzen duena jabea bada.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      003 - Hirigintza diziplinako espedienteak
      Egikaritze-agindua: 3.000 euro artekoa189,84 Euro
      Egikaritze-agindua: 3.000,01 eta 6.000 euro bitartekoa276,91 Euro
      Egikaritze-agindua: 6.000,01 eta 18.000722,46 Euro
      Egikaritze-agindua: 18.000,01 eta 30.000 euro bitartekoa1065,52 Euro
      Egikaritze-agindua, 30.000 eurotik gorakoa2571,95 Euro
      Hertsatze-isunak, egikaritze subsidiarioa, desjabetzea edo erabakitzen den birgaitze-programa, lehenengo agindua ez betetzeagatik ( %-tan, tasarekiko)Hasta 500 -Arte %
      Aurri-espedientea, 201. art.:1122,99 Euro
      Berehalako aurri-espedientea, eraisketarik gabe:449,20 Euro
      Berehalako aurri-espedientea, eraisketarekin:898,39 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Udal arkitektoaren txostena.
      3. Alkatetzaren ebazpena, aurri-egoeraren espedientea hastea onartzen duena.
      4. Interesdunei jakinarazi eta 15 eguneko epea eman alegazioak aurkez ditzaten.
      5. Alegaziorik egongo balitz, arkitektoaren txostena, eta alegazioak baietsiz gero, aurri-adierazpenaren txostenaren aldaketa.
      6. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren eta arkitektoaren txostenak.
      7. Aurri-adierazpena onartzen duen ebazpena.
      8. Ebazpen honen berri eman interesdunei, Udaltzaingoari eta Kontu-hartzailetza sailari.
      9. Udal tasa likidatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Eraikuntza edo eraikin baten hur-hurreko aurri-egoerak pertsona edo ondasunen segurtasun publikoa arriskuan jartzen badu, Udalak eraikina eskoratzea erabakiko du, eta eraikina husteko agindua emango du edota neurri urgente eta beharrezkoak hartuko ditu kalteak saihesteko edota obren, instalazioen edo lursailen egoeragatik eratortzen diren hur-hurreko arriskuak prebenitzeko edo gutxiagotzeko. Salbuespen gisa, eraisketa agintzea egongo da, ez bada eraikin katalogatu edo babestua, hura ezinbestekoa bada kalte handiagoak eragozteko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO