Panteoian gorpuzkiak murriztea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskari bat da panteoian gordetako gorpuzkiak murrizteko, hartara leku gehiago izateko panteoian.

NORK ESKA DEZAKE?

- Lurperatze-unitatearen titular-unitatearen ordezkariak.



- Ofizioz Udalak berak emakida epea amaitzean, edota ezohiko zirkunstantziek edo instalazioen okupazio handiak hala eskatzen dutenean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Beren eskubidea funtsatzeko balio duen dokumentazioa (titulartasunaren ordezkaritza).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Hileta zerbitzuak
      Gorpuzkiak panteoian sartzea238,29 Euro
      Gorpuzkiak horma-hilobian sartzea194,22 Euro
      Gorpuzkiak panteoi komunean edo hilobian sartzea238,29 Euro
      Gorpuzkiak horma hilobitik edo lurreko hilobitik gorpuzkien horma-hilobira eramatea178,46 Euro
      Panteoiko gorpuzkien murrizketa (poltsan)89,71 Euro
      Gorpuzkien kaxaren hornidura71,40 Euro
      Errautsak horma-hilobian, gorpuzkien horma-hilobian edo panteoian sartzea62,99 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 5 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Gorpuzkiak dituen panteoia edo nitxoa identifikatu, eta baieztatu erabilgarri dagoela.
      2. Osasun agentea eskatzailearekin harremanetan jartzen da.
      3. Zerbitzua egitea.
      4. Errenta Sailari jakinarazi tasa likidatzeko.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanak - Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanak

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO