Panteoi titular edo ordezkariaren aldaketa, honako kasu hauetan:
- Titularkideek eskatuta. Ordezkaria titularkideek errebokatzeagatik; titularkide horiek titularkidetasun portzentajeetan partaidetzaren edota haren eguneratzearen %50 baino gehiago izan behar dute.
- Udalak ofizioz. Ordezkaria hiltzen den kasuan, Udala titularkideei zuzenduko zaie beste bat izenda dezaten, eta horretarako denei jarriko die hitzordua. Titularkideek aho batez proposatzen dutena aukeratuko da, edota hala badagokio, udal deialdira joandakoen artean gehienek adierazten dutena, eta partaidetza aldetik ere gehiengoa dutela.
Izendapenik ez bada, edota izendatuak izendapena onartzen ez badu, Udalak izendatuko du honako irizpide hauei jarraiki:
a) Portzentaje handiena duena izendatuko da.
b) Eskubide berdintasunean udalerrian bizi dena.
c) Bat baino gehiago badira, aipatutako hitzorduan egingo den zozketan ateratzen dena.
Prozedura interesdunek eskatuta egiten bada, gutxienez partaidetzen %50 ordezkatzen duten titularkideek, edota titularkidetasun portzentajeen eguneratzea eskatzen duten titularkideek.
004 - Panteoiei dagozkien hileta eskubideak eskualdatzea (titularra hiltzeagatik) | |
---|---|
Panteoi baten gaineko eskubidea iraungitzat jotzen denean, enkante irekian emango da eskubide berria | |
panteoi sinplea | 157,47 Euro |
panteoi bikoitza | 314,94 Euro |
panteoi hirukoitza | 419,91 Euro |
panteoi sinplea | 314,94 Euro |
panteoi bikoitza | 629,86 Euro |
panteoi hirukoitza | 839,82 Euro |
panteoi sinplea | 944,80 Euro |
panteoi bikoitza | 1889,59 Euro |
panteoi hirukoitza | 2624,44 Euro |
003 - Panteoiei dagozkien hileta eskubideak eskualdatzea (bizirik daudenen artean) titularraren senideen alde edota izaera juridikoa duten ongintza edo erlijio erakundeen alde | |
---|---|
Panteoi baten gaineko eskubidea iraungitzat jotzen denean, enkante irekian emango da eskubide berria
| |
panteoi sinplea | 2699,42 Euro |
panteoi bikoitza | 3599,22 Euro |
panteoi hirukoitza | 4499,04 Euro |
Titularraren ezkontidearen alde edota jabearekin bizi izan direla egiaztatzen duten lagunen alde:panteoi sinplea, bikoitza eta hirukoitza | 262,45 Euro |
Alkatetza
Idazkaritza - Ondarea
Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak
DBEB kodea: 2050820151
Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat
Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO