Udal Ordenantzak eta bestelakoak urratzeagatik jarritako isunen aurkako alegazioak eta errekurtsoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zehapen-prozedurari buruz labur-labur informazioa ematea da, Udal Ordenantzei, Ikuskizun Publiko eta Jolas-jarduerei buruzko Legeari, Herritarren Segurtasunaren Legeari, eta, oro har, edozein arautegiri egindako arau-hausteei buruz, haietan zehazten ez bada zein den jarraitu beharreko zehapen prozedura. Bereziki alegazio eta errekurtsoak aurkezteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunek (inkulpatuek eta eskubide edo interes indibidual edo kolektiboen titular gisa sustatzen dituztenek) edota haien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Alegazioak edo errekurtsoak aurkezteko inprimakia bete behar da, eta han norberaren datuez gain, espedientea eta alegazioa funtsatzeko egitateak, eta alegazioa egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu behar dira.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez dagokio

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Salatzailearen txostena.
      2. Probaldiak gehienez 30 egun iraungo du eta gutxienez 10.
      3. Instruktorearen ebazpen-proposamena.
      4. Salatzaileari jakinarazi ebazpen-proposamena.
      5. 15 eguneko epe berri bat ireki alegazio berriak aurkezteko.
      6. Eskumena duen organoari (alkatetza) igorri, hark Ebazpena eman dezan.
      7. Alkatetza-ebazpena.
      8. Ebazpena salatzaileari jakinarazi.
      9. Hilabeteko epea ireki zehapena ordaintzeko eta bi hilabetekoa Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian errekurtsoa jartzeko.
      10. Zehapena jaso duenak egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezake.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      - ZEHAPEN PROZEDURA (laburpena)
      Prozedura beti ofizioz hasiko da, norberaren ekimenez edo salaketa bidez, eta datu hauek jasoko dira:
      - hasiera arrazoitzen duten egitateak,
      - ustez arduradun denaren edo direnen identifikazioa,
      - Instruktorea identifikatu eta errekusatze araubidea,
      - Ebazpena emateko organo eskuduna, hark irekiko baitu, eta zein arauk ematen dion eskumena hartarako,
      - Behin-behineko neurriak adostu badira,
      - Adieraziko zaie ezen entzunaldiaren izapidea baino lehen alegazioak eta dokumentuak edo epaiketarako zeinahi elementu aurkez dezaketela; halaber, aurreikusitako epean alegaziorik ez eginez gero, adieraziko zaie ebazpen-proposamentzat har litekeela prozedura-espedientea hasten duen dokumentua.

      - Espedientearen berri eman behar zaie interesdunei eta instruktoreari.

      - Ustez arau-haustea egin duenaren alegazioak jasota, instruktoreak probaldia ireki dezake, 30 egun baino laburragoa eta 10 egun baino luzeagoa.

      - Instruktoreak egindako ebazpen-proposamena interesdunari jakinarazitakoan, 15 eguneko beste epe bat irekiko da alegazioak aurkeztu eta egoki jotako dokumentu eta informazioak aurkezteko.

      - Ebazpen-proposamena eskudun organoari igorriko zaio espediente guztiarekin batera prozedura ebatz dezan.

      - Ebazpen-proposamena jasotzen duenetik 10 eguneko epean organo eskudunak ebazpena eman beharko du, hartara administrazio bideari amaiera emanez; orain, ebatzi baino lehen, erabaki dezake jarduketa osagarriak hastea.

      Ebazpena jakinarazi eta biharamunean hasita:
      - hilabete izango dute borondatezko aldian ezarritako zehapena ordaintzeko.
      - bi hilabete Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian errekurtsoa jartzeko.
      - Halaber, interesdunak egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezake.


      BORONDATEZKO ORDAINKETA
      Prozeduraren edozein unetan inputatuak ordain dezake ezarri zaion zehapena eta orduan espedientea amaitu.
      Ustezko erantzuleak borondatezko ordainketa egiteak ebazpenaren amaiera ekarriko luke, hala badagokio murrizketarekin, eta zehapenaren aurkako edozein errekurtso edo egintzari uko egitea administrazio bidean.
      PRESKRIPZIO ETA IRAUNGITZE EPEAK
      -Arau-hausteak eta zehapenak preskribatzeko epeak arauek ezartzen dituztenak izango dira. Arauek epe horiek zehaztu ezean, arau-hauste oso larriak hiru urtera preskribatzen dira, larriak bi urtera eta arinak sei hilabetera; eta arau-hauste larriengatik jarritako zehapenak hiru urtera, larriak bi urtera eta arinak urtebetera.
      - Zehapen espedienteak 6 hilera iraungiko dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO