Trafikoko arau-hausteengatik jarritako salaketen deskargu-orria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alegazio aurkezpena, trafiko gaietan arau-hausteengatik udalerrian jarritako salaketen aurka.

Salaketen aurkako alegazioak jartzeko epea:

-20 egun natural salaketa jakinarazi denetik kontatzen hasita, buletin zenbakia adierazita.

Alegazioak aurkeztuz gero, % 50eko murrizketari uko egiten zaio, edo % 60ri, hala badagokio.

Baldin eta ordaintzen bada, alegazioak aurkezteari uko egiten zaio, eta aurkeztu badira, ez aurkeztutzat joko dira.

Arau-hauste arinen preskripzio epea hiru hilabetekoa da, eta larrientzat eta oso larrientzat sei hilabetekoa.

Zehapenen preskripzio epea urtebetekoa da irmo diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

NORK ESKA DEZAKE?

Trafiko gaietan salatua izan den edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haien ordezkariek, dagokien baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Orrian adierazi egin behar da salaketa-espedientea, ibilgailuaren matrikula (salaketa-jakinarazpenaren dokumentutik lortu ahal izango dira datuak).

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Alegaturiko egitateen egiazkotasuna bermatzen duen edozein agiri.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: urte 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Alegaturiko egitateei buruz arduradunak egindako txostena.
      2. Espedientearen instruktoreak egindako ebazpen-proposamena.
      3. Alkatearen ebazpena.
      4. Interesdunak azaldutako egitate, alegazio eta frogez bestalde beste batzuk baleude prozeduran edota kontuan hartu badira ebazpena ematerakoan, interesdunari jakinaraziko zaio proposamena; eta interesdunak alegazio berriak egin ahal izango ditu 15 lanegunetan.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Dirubilketa

      OHARRAK

      Zehapen ebazpenaren aurka errekurtso hauek jarri ahal izango dira:
      -Berraztertze errekurtsoa alkatearen aurrean hilabeteko epean, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
      -Zuzenean administrazioarekiko auzia Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO