Kalteen erreklamazioa, udalaren ondare-erantzukizunagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari zuzentzen zaion kalte-ordainaren erreklamazioa da, herritarrek ondasun edo eskubideetan izandako lesioengatik, betiere zerbitzu publikoen funtzionamendu ohiko edo ohiz kanpokoaren ondorio direnean haiek. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo gelditzen dira besterik ezineko kasuak, eta halaber, herritarra jasan beharrean den eginbide juridikoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalaren zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren ondorioz, beren ondasun edo eskubideetan lesio edo kalteren bat izan duten pertsona fisiko edo juridikoek. Haien ordezkariak ere bai.

Erreklamazioa aurkezteko epea: erreklamatzeko eskubidea preskribatzen da kalte-ordaina funtsatu duen egitatea edo egintza edo haren eragin kaltegarria gertatu edo agertzen denetik urtebetera. Pertsonei egindako kalte fisiko edo psikikoen kasuan, epea hasiko da kontatzen sendatu denetik edota ondorioen norainokoa zehazten denetik.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Interesdunek eskarian zehaztu beharko dute zein lesio izan dituzten, haien eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren artean dagoen ustezko kausalitate-erlazioa, ondare erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, posible bada, eta lesioa zein unetan gertatu zen; horri erantsiko zaizkio egokitzat jotzen diren alegazio, dokumentu eta informazioak, eta froga-proposamena, erreklamatzailea zein bitartekoz baliatuko den zehazturik.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Prozedura sinplifikatua onartzen da (30 egun): 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ondare erantzukizuneko prozedura Udalak berak hasiko du ofizioz edo bestela herritarrak erreklamazioaren bidez.

      Izapideak:

      1. Alkatetza ebazpena, prozedurari ofizioz ekiten diona, edota aurkeztutako erreklamazioa izapidetzeko onartuz espedienteari hasiera ematen diona.
      2. Ustezko lesioa sortu duen zerbitzuaren teknikari arduradunaren txostena, egitatearen zirkunstantziak azaltzen dituena. 10 baliodun eguneko epea.
      3. Hala badagokio, ofizioz edota interesdunak hala eskaturik, frogaldia hastea, 10 eta 30 egun bitartekoa.
      4. Entzunaldiaren izapidea, gutxienez 10 baliodun egun eta gehienez 15, alegazioak edo dokumentuak aurkezteko.
      5. Instruktorearen ebazpen proposamena.
      6. Alkatetzaren ebazpena erreklamazioa baietsi edo ezesten duena, baldin eta erreklamatzen den diru-kopurua 18.000,00 eurotik azpikoa bada, edota kopuru hori gaindituz gero, espedientea Batzorde Juridiko Aholkulariari igortzea onartzen duena.

      18.000,00€ko muga gaindituz gero, Batzorde Juridiko Aholkulariaren nahitaezko irizpena, azaroaren 24ko 9/2004 Legeko 3.1.k)-n ezarritakoari jarraiki.

      1. Behin betiko ebazpena.
      2. Ebazpenaren jakinarazpena.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Kudeaketa

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Erantzunkizun zibileko eskaerak

      DBEB kodea: 2051240140

      Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO