Salaketak jarduerek sortutako kalte eta zaratengatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Prozedura honen bitartez, jarduera sailkatuek sortutako eragozpenak salazeko eskubidea erabiltzen dute herritarrek.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

(eskabidean deskribatuko da zer eragozpen sortzen den eta zein izan litekeen eragozpen horren jatorria)

  • Eragozpena egiaztatzen duen dokumentazioa, halakorik izanez gero (argazkiak, soinu-neurketak).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Salaketa aztertzen da eta halaber salatutako jardueraren lizentziarekin lotutako espedientea.
      2. Salaketa zaratagatik denean, Udaltzaingoari txostena eskatzen zaio hark izan ditzakeen parteei buruz.
      3. Txosten teknikoa egiten da salaketaren inguruan, eta hala badagokio, neurri zuzentzaile gehigarriak ezartzen zaizkio salatutako jardueraren sustatzaileari.
      4. Administrazio Orokorreko Teknikariak ebazpen-proposamena idazten du.
      5. Ebazpena onartzen da.
      6. Ebazpena salatzaileari eta salatuari jakinarazten zaie, eta halaber Udaltzaingoari.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Hala badagokio, salaketaren ondorioz, espedientea irekiko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO