Biztanleen errolda: baja, heriotza dela-eta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen udal erroldan heriotzagatik baja emateko eskaria.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Familia-liburua edo heriotza-ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Artxibatu

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Erregistroa

      OHARRAK

      Heriotza-bajak ofizioz ere izapidetzen dira. Hala denean, Erregistro Zibilak, edota INEk, hala dagokionean, hilero ematen dio Udalari informazioa, heriotza dela-eta baja nori eman behar zaion.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Biztanleen udal errolda

      DBEB kodea: 1961210007

      Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO