Biztanleen udal erroldan baja ematea, Estatuko beste udalerri batera edo atzerrira bizitzera joateagatik.
Interesa duen edonork edo haren legezko ordezkariak.
Pasaiako udalerrian baja eman nahi duenak, Estatuko beste udalerri batera bizitzera doalako, ez dauka zertan Pasaian baja eskaturik; nahikoa da alta eman nahi duen udalerrian alta eskatzea (handik baja eskaera bidaliko dute Pasaiako Udalera, eta udalak bere kabuz kudeatuko du baja hori).
Espainiako herritar bat atzerrira bizitzera joaten bada, alta eskatu beharko du Matrikula Erregistroan bizilekua izango duen herriko kontsul-bulegoan edo -atalean; handik, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren bidez, Estatistikako Institutu Nazionalera bidaliko dute eskaera; han alta emango diote atzerrian bizi diren espainiarren Erroldan, eta baja eskatuko diote Pasaiako Udalari, eta Udalak, beste izapiderik gabe, baja emango dio interesdunari. Hala badagokio, idatziz eskatu dezake baja Pasaiako Udalean, eta eskaerari erantsi dagokion udalerrian edo kontsulatuan izena eman duela egiaztatzen duen agiria (agirian altaren data agertuko da).
Eskatzaileak atzerriko nazionalitatea badu eta Pasaiako Udalean baja eskatu nahi badu, atzerrira bizitzera doalako, idatziz eskatu beharko du eta eskaerari haren nortasun-agiriaren fotokopia erantsi.
Etxebizitza baten okupazioa egiaztatzen duen titulua duen norbaitek etxebizitzako gainerako biztanleen baja eskatu nahi badu bere kabuz, Biztanleria eta Lurralde Mugaketako Erregelamendua-ren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera, Udalari jakinarazi beharko dio pertsona horien zerrenda eta haiekin harremanetan jartzeko modua (telefonoa, helbidea...), horretarako inprimaki berezi baten bidez.
Udalak horiei baja emateko espedientea abiaraziko du bere kabuz; horretarako, etxebizitzan baja eman nahi zaien pertsonekin harremanetan jarriko da, egin beharreko jakinarazpenak egingo ditu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko iragarkiak argitaratuko ditu; eta, hala badagokio, Erroldatze Kontseiluak aldeko txostena egin ondoren, pertsona horiei aipatu etxebizitzan baja emateko izapideak abiaraziko ditu bere kabuz.
Aurreko paragrafoan aipatzen den baja-eskaera bideratu bada, etxebizitzan erroldatutako ezkontideak banandu direlako, banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da, non jasotzen den eskaera egin duen ezkontideari bakarrik esleitu zaiola etxebizitzaren gozamena.
Ez du kosturik
Eskatzaile batek etxebizitzako gainerako biztanleen baja eskatzen duenean bere kabuz:
Ez dagokio
Idazkaritza - Erregistroa
Fitxategiaren izena: Biztanleen udal errolda
DBEB kodea: 1961210007
Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa
Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO