Biztanleen errolda: EBkoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren inskripzioa berritzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bi urtez behin berritzeko Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako (2011tik aurrera "Iraupen luzerakoa" esaten zaiona) baimenik ez duten atzerritarren inskripzioak.

NORK ESKA DEZAKE?

Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako (2011tik aurrera "Iraupen luzerakoa" esaten zaiona) baimenik ez duten atzerritarrek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaria, ereduaren arabera.
Espainiar agintariek egindako egoitza-txartela, indarrean dagoena, edo euren herrialdeko pasaportea, indarrean dagoena (iraungia badago, hura berritu den frogagiria). Berritzea gehienbat AIZekin egingo da.
(hirugarren herrialdeen egoitza-txartela ez da baliozkoa izango).
Adingabeen kasuan:
- Berritzeko eskaria gurasoak edota legezko ordezkariak bete beharko du, eta azken honen nortasun agiriaren fotokopia erantsiko zaio.
Egoitza Iraunkorrerako Baimena badu (2011tik aurrera "Iraupen luzekoa" esaten zaiona) edo Espainiako NAN, haiek ere aurkeztu beharko dira, hartara eskatzailea tramitatu beharreko baja zerrendatik kentzeko.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Artxibatu

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Erregistroa

      OHARRAK

      Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako (2011tik aurrera "Iraupen luzerakoa" esaten zaiona) baimenik ez duten atzerritarren inskripzioak bi urtez berritu beharko dira. Berritzea adierazitako epean egingo ez balitz, inskripzioa iraungitzat jotzeko eta Biztanleen Erroldan baja emateko arrazoi izango litzateke.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Biztanleen udal errolda

      DBEB kodea: 1961210007

      Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO