Biztanleen errolda: datu pertsonalak aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen erroldan honako datu hauetakoren batean aldaketak: abizenak, izena, egora zibila, herritartasuna, jaiotza-data edo lekua, sexua, ikasketak, NAN, udalerria edo jaiotza-probintzia…

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN, pasaportea edo ordezko nortasun agiria, hala badagokio AIZ.
  • Eskatutako aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15. atikulutik 17ra).
      • 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Tokiko Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia onartzen duena (53, art. eta ondokoak).
      • Idazkariordetzaren 2015eko martxoaren 16ko ebazpena, zeinen bidez argitaratzen den 2015eko urtarrilaren 30eko ebazpena, Estatistikako Institutu Nazionaleko Lehendakaritzaren eta Eskumenak Tokiko Erakunde eta Autonomia Erkidegoekin Koordinatzeko Zuzendaritza Orokorrarena, udal erroldaren gainean udalei jarraibide teknikoak ematen dizkiena.

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Artxibatu.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Idazkaritza - Erregistroa

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Biztanleen udal errolda

        DBEB kodea: 1961210007

        Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO