Biztanleen errolda: alta, adopzioa edo jaiotza dela-eta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ume jaioberria edo adopzioan inskribatzeko eskaria

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren aita edo ama, edo bestela, legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.
  • NAN, pasaportea edo eskatzailearen azterritar identifikazio zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Artxibatu

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Erregistroa

      OHARRAK

      Besterik ezean, jaiotzagatiko alta Udal Erroldan automatikoki egiten du Udalak Erregistro Zibilak edo hala badagokio Estatistikako Institutu Nazionalak emandako informazioarekin eta hark adierazitako bizilekuan, jeneralean, amarenean. Jakinarazpen hori ez da inskribatu eta bi hilabete baino lehenago; horregatik amak edo aitak alta eska dezakete.

      Baliteke informazio hau interesatzea ere:

      Eusko Jaurlaritzaren laguntzak seme/alaba bakoitzarentzat edo/eta familia ugarientzat

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Biztanleen udal errolda

      DBEB kodea: 1961210007

      Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO