Biztanleen errolda: Alta beste herri batetik etortzeagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako biztanleen udal erroldan altak, bizilekua aldatzeagatik, espainiar estatuko beste udalerriren batetik etorita edo atzerritik, edo aurretik ez egiteagatik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

- IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA

  • Erroldatzen diren guztien NAN, AIZ edo pasaportea, 14 urtetik aurrera derrigorrezkoa dena.
  • Adingabeak erroldatzeko familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria ordezkaritza egiaztatzeko. Kasu honetan, udal-erroldan inskribatzeko edo datuak aldatzeko, haurraren zaintza duen gurasoak; hori egiaztatzeko dagokion ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da. Era berean, tutoretza, familia-harrera, etab. ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da.


Adingabe baten inskripzioa edo bizileku aldaketa guraso bakarrak eskatzen duenean, errolda-orria edo datu-orriak betetzeaz gainera, eta familia-liburua ekarri ordezkaritza baliozkotzat jotzeko, bi gurasoen sinadura exijitu behar da.

Salbuespen gisa, bi gurasoen sinadurarik ez badago, erantzukizunpeko adierazpena egin eta sinatu behar du eskaria egin duen gurasoak, eta han agertu behar du haurraren zaintza berak duela, eta legezko gaitasuna baduela inskripzioa edo bizileku aldaketa egiteko udal erroldan, eta ez dagoela Kode Zibileko 103.1.c) eta 158.3c) artikuluetan aipatzen diren kasuetakoren batean sartua.

Adingabea haren zaintza duten gurasoen bizilekua ez denean erroldatzeko, bi gurasoen idatzizko baimena beharko da, edota bietako batena, erantzukizunpeko adierazpenarekin batean, azken honek ez badu behintzat berak bakarrik haurraren zaintza.

- Europar Batasunaren estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoaren Hitzarmeneko estatuetako biztanleak (Norvegia, Islandia, Liechtestein eta Suitza) edota nazioarteko hitzarmen baten bitartez aipatutako estatuetarako aurreikusitako araubide juridikoa dagokien estatuetako herritarrak erroldatzeko:

Batasunaren Herritar Erregistro Ziurtagirian jasota dagoen Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, edo hura izan ezean, nortasun agiriaren zenbakia edota jatorrizko herrialdeko agintariek egindako indarreko pasaportearena. Errolda-inskripzioa egiteko, ziurtagiriak interesdunaren argazkia izaten ez duenez, aipatutako ziurtagiriaz gain, nortasuna egiaztatzeko dokumenturen bat erantsi beharko da, hau da, nortasuna egiaztatzen duen dokumentua edo indarreko pasaportea jatorrizko herrialdeko agintariek egindakoa.
.

- Lehenago aipatutako estatuetakoak ez diren herritarrek:

AIZ (atzerritarren identifikazio zenbakia) duen dokumenturen bat aurkeztu behar dute, espainiar agintariek egindakoa eta indarrean dagoena, eta atzerritarren nortasun-txartela eduki ezean, pasaportearen zenbakia idatziz jasoko da.

Identifikaziorako baliozkotzat jo daitezkeen beste dokumentu batzuk, lehenago aipatutakoez gain:

- Lapurtu edo galdutako edozein identifikazio dokumenturen fotokopia, indarrean egon edo iraungia, betiere polizian egindako salaketarekin batera, eta dokumentua berritzeko eskaria, horrek baliozkotasunaren luzapena berekin duela.

Espainiako gidabaimena, han agertzen ez diren derrigorrezko datuak (sexua, herritartasuna eta jaiotza-lekua) beste dokumentu baten bitartez.


BIZILEKUA EGIAZTATZEKO DOKUMENTAZIOA

Titulu hori izan daiteke:

Jabetza-titulua (eskritura, salerosketa-kontratua, Erregistro-oharra, jabetza hura jasota dagoen udal datu-basearen egiaztapena, etab.)
Ohiko bizilekurako errentamendu-kontratu indarrekoa, azken alokairu ordainagiriarekin batera.

Lehendik erroldatuak dauden bizileku batean erroldatzea:
Herritar batek lehendik erroldatutako pertsonak dauden bizileku batean erroldatzeko eskatzen duenean, etxebizitza okupatzearen dokumentua eskatu beharrean, eskatu beharko zaio bizileku horretan erroldatua dagoen adin nagusiko pertsona baten baimen idatzia aurkezteko. Baimena ematen duenak eduki behar du tituluren bat etxebizitzaren edukitza duela egiaztatzen duena (jabetza, alokairua...) bere izenean.

Ibilgailu eta gidariari buruzko datuak eguneratu nahi izanez gero Trafikoko Zuzendaritza Orokorrean: zirkulazio baimena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Betekizunetakoren bat ez betez gero, alta ukatu izanaren ebazpen arrazoitua egin, eta eskatzaileari jakinarazi.
      2. Artxibatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Erregistroa

      OHARRAK

      Jatorrizko udalerrian baja Pasaiako Udalak tramitatzen du, udalerri horretan erroldatua dagoelako adierazpena sinatu ondoren.

      Baliteke hauek egin nahi izatea ere:

      • Ordainagiriak helbideratu
      • Egoiliar-txartela eskatu

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Biztanleen udal errolda

      DBEB kodea: 1961210007

      Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO