Internetetik identifikatzeko gakoa eskuratzea: b@kQ ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Gipuzkoako beste udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatu eta izapideak egiteko, B@kQ ziurtagiri kualifikatua eskuratzeko aukera duzu.

B@kQ pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko baliabide bat da, kautotzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Elementu hauek osatzen dute: erabiltzailearen NAN, pasahitza, eta 16 karaktere alfabetiko eta numeriko dituen koordenatu-joko bat.

Ziurtagiria eskuratzeko, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar da; horregatik, udalerriko HAZ-SAC bulegoetako batera bertaratu behar duzu NANarekin.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urtetik gorako pasaitarrek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Estatuko herritarra izanez gero:
    • NAN, pasaportea edo gidabaimena.
  • Atzerriko herritarra izanez gero:
    • Europar Batasuneko kidea edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako kidea:
      • Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
      • Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.
    • Erkidegotik kanpoko herritarra:
      • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
      • Indarrean dagoen bizileku-txartela (jatorrizkoa).

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT BALIO DU?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Arreta-gune batean eskaera osatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dugu. Mezuan honako hauek adieraziko dira: koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua egiteko lotura bat.

          Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:

          1. SMS mezua bidaliko dugu pasa-hitz batekin; pasa-hitz hori aldatu behar duzu, eta gogoratzeko erraza den beste pasa-hitz bat jarri.
          2. Datu pertsonalak egiaztatu, eta B@kQ erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak onartu behar dira.
          3. Lehenengo kautotzea egingo da, sinaduraren ziurtagiria hodeian jaulkitzeko.
          4. B@kQ prest egongo da kautotzeko eta Internet bidezko harremanetan sinatzeko.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Antolakuntza - Informatika

          OHARRAK

          • Pasaiako Udaleko egoitza elektronikoko zerbitzu telematikoetara sartzeko, onartutako beste edozein identifikazio sistemak ere balio du. Adibidez: txartel digitaleko ziurtagiriak (Izenpe, NAN-e, Camerfirma edo FNMT).
          • Izenpeko B@kQ ataria
            • Hemendik zure egoera kontsultu, identifikazio mekanismoak probatu edo B@k/B@kQ eta itsasontzi-jokoaren koordenatuen berigorpena eskatzeaz aparte zure pasahitza edo/eta datu pertsonalak aldatu ditzakezu.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Zerbitzu telematikoak

          DBEB kodea: 2150510004

          Fitxategiaren xedea: Erabiltzailea-pasahitza sistemako ZZTTen erabiltzaileen kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO