Galdutako objektuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kalean aurkitu eta udal bulegoetan entregatutako objektuak jasotzea eta itzultzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Aurkitutako objektuaren jabea dela egiaztatzen duen edonork edo haren legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN, AIZ edo pasabortea.
  • Objektuaren jabea dela egiaztatzen duen froga edo agiria.

NON ESKATZEN DA?

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    Besteak:

    ZENBAT BALIO DU?

    Doan

    (objektua aurkitu duenak eskubidea du objektuaren balioaren hamarrena edo hogeirena eskuratzeko, aurkitutakoaren balioaren arabera)

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 urte
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Objektua jasotzen denean:

    1. Entregatzen duen pertsonaren datuak jaso.
    2. Objektua eta horren argazkia jaso.
    3. Entregatutako objektua galdutako objektuen erregistroan jaso.
    4. Objektua entregatu izanaren egiaztagiria eman hura entregatu duenari, eta jakinarazi 2 urteren buruan objektuaren legezko jabea agertzen ez bada, harentzako eska dezakeela, eta, entregatutakoaren balioaren arabera, eskubidea duela horren balioaren hamarrena edo hogeirena eskuratzeko.
    5. Galdutako objektuaren berri emango da HAZeko iragarki-taulan eta udalaren web orrian bi igande jarraituetan.


    Objektua entregatzen denean:

    1. Eskaera eta dokumentazioa jaso, eskaneatu eta erregistratu.
    2. Eskatzaileari kopia zigilatua eman, aurrez aurre aurkezten badu.
    3. Aurkezten dituen frogak eta agiriak objektuaren legezko jabetzat hartzeko nahikoak diren baloratu.
    4. Eskatzaileari objektua entregatu, eta jakinarazi nork aurkitu eta entregatu zuen udal bulegoetan; halaber, adieraziko zaio objektua aurkitu zuenak eskubidea duela horren balioaren hamarrena edo hogeirena eskuratzeko, aurkitutakoaren balioaren arabera.
    5. Entregatutako objektua galdutako objektuen erregistrotik kendu.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Idazkaritza - Erregistroa

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

    DBEB kodea: 2050820145

    Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO