Erreklamazioak, kexak, iradokizunak eta esker onak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalean edozein erreklamazio mota, kexa, iradokizun edo esker ona aurkeztu, hala iritziz gero, dagokion sailean tramitatzeko.

* Erreklamazioa partikularren ondasun edo eskubideetan izandako lesioengatik bada, eta udal zerbitzuen funtzionamenduaren ondorio, ikus Udalaren Ondare Erantzukizunagatiko kalte-ordain erreklamazioaren fitxa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Egokitzat jotzen den beste edozein dokumentu.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • 943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110

    Besteak:

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 48 orduren buruan Udala eskatzailearekin harremanetan jarriko da erreklamazioa, kexa edo iradokizuna jaso duela adierazteko.
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Erreklamazio, kexa eta iradokizunen kasuan:

    1. Dagokion sailera bideratu, aztertua izan dadin.
    2. Nolanahi ere, interesdunari jakinaraziko zaio erabakia edo erantzuna..

    Esker onen kasuan:

    1. Dagokionari jakinarazi.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Idazkaritza - Erregistroa

    OHARRAK

    Zure segapotoan HorKonpon deskargatzeko joan honako estekara:

    Horkonpon app

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

    DBEB kodea: 2050820145

    Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO