Obra txikia egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalak ematen duen baimena da eraikinaren barruan bezala kanpoan lanak egiteko, teknika aldetik sinpleak eta ekonomia aldetik ez munta handikoak, eta eraikitako azaleraren, erabilera nagusiaren, etxebizitza eta lokal kopuruaren aldetik aldaketarik ez dakartenak, eta halaber eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo kanpoko diseinu edo segurtasun eta biziegokitasun baldintzei eragiten ez dietenak. Honako obra hauek sartzen dira:

  • Etxebizitzen barne-banaketaren aldaketa, gela hezeen kokapena aldatu gabe.
  • Igogailuak aldatzea.
  • Garrantzi gutxiko oztopo arkitektonikoak kentzea, esaterako, arrapalak egitea atarietan...
  • Estalki eta teilatu-lauen konponketa (egungo konposizioa, tipologia, egitura eta geometria aldatu gabe, eta kota, malda eta hegalak mantenduta eta materiala eta kolorea ere errespetatuz), hala nola: teilak edo estaldura materiala aldatzea.
  • Erreten eta zorrotenen aldaketak.
  • Kanpoko arotzeria aldatzea (leihoa, ate-leihoa, iluntzeko elementuak, baranda...) jatorrizko tamaina, forma, diseinua, kolorea eta materialak errespetatuz.
  • Urbanizazioaren mantentze eta iragazgaizte lanak jabari eta erabilera pribatuko hiri-eremuan, betiere dauden kotak, maldak eta akaberak errespetatuz gero.
  • Toldoak, errotuluak, markesinak jartzea.
  • Finka, orube eta lursail itxiturak; (HIRI-LANDA LURZORUA).
  • Urbanizazio elementu puntualak (zoladura birjartzeak, etab.)
  • Zanga-kanalizazioak irekitzea, ur-hargunea, saneamendua... (Prozedura espezifikoa badago: urbanizazio eta azpiegituren obra-lizentzia).
  • Landa- edo hiri-eremuan zuhaitzak moztea.
  • Eta antzekoak.

Babes-hesiak, aldamioak, eskoratzeak eta gainerako eraikuntza-elementuak bide publikoan jartzeko Udaltzaingoari bide publikoa okupatzeko eskaria egin beharko zaio.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Egin beharreko obren deskribapen eta justifikazio memoria.
  • Aurrekontua partidaka antolatua (gremioz gremio xehatua), kapituluz multzokatuak, obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua. (materialak eta eskulana ere sartuko dira).
  • Egungo egoeraren eta etxebizitza eraberritu ondoko planoak eskalan eginak, bertan ezartzen diren instalazioekin.
  • Koloretako argazkiak honako kasu hauetan:
    • Fatxadako arotzeriaren edo errementaritzaren aldaketa.
    • Eraikinaren estalkiaren konponketa.
  • Lanen kontratistak arriskuen ebaluazioa egingo du (arriskuen identifikazioa, balioespena, plangintza, hartu beharreko neurriak, babes neurriak, ...).
  • Lanetan enpresa batek baino gehiagok edota langile autonomo batek baino gehiagok hartuko balute parte, egikaritze fasean segurtasun eta osasuneko koordinazio teknikari bat kontratatu beharko lukete.


    Adierazitakoaz gainera, honako kasu hauetako bakoitzean honako hauek aurkeztuko dira:
  • Tabikeak aldatzen badira: plano kotadunak aurkeztu behar dituzte, oraingoak eta etorkizunekoak (1:50 eskalan eginak): oin-planoak eta sekzio-planoak. Horietan adieraziko dituzte erabilerak, azalerak eta gelak, eta zein instalazio dauden.
  • Tabikeak botako badira egurrezko egitura duten eraikinen kasuan: eraikinaren egonkortasunari buruzko txostena, eskumena duen teknikariak izenpetua
  • Kanpoko arotzeriak aldatzen direnean: aldaketaren bat egitekotan aurrez komunitateko akordioa aurkeztu beharko da, fatxadaren bateratasuna eta homogeneotasuna berreskuratzeko konpromisoarekin: kanpoko arotzerien diseinu eta neurriak ereduari jarraituz, hori ere erantsirik, eta bao mota bakoitzerako zer arotzeria mota aukeratuko den, eta horrek gero erreferentzia bezala balioko du etorkizuneko aldaketa eta berriztapenetarako. Aurrekontu xehatuak arotzeriaren neurriak, diseinua eta kolorea definituko ditu.
  • Toldoak, errotuluak eta markesinak jarriz gero: haien diseinua definitzen duen dokumentazioa: planoak, argazkiak,...Fatxadaren argazkia/krokisa, haren kokapena definitzen duena, aurrekontua partidaka xehatua, materialak eta esku-lana barne.
  • Urbanizazioko elementu jakin batzuen gaineko lanak direnean (zoladura-birjartzeak, etab...), beharrezkoa izango da Zerbitzuen Sailaren oniritzia eta haiekin harremanetan jartzea.
  • Zuhaitzak mozteari dagokionez, hiri edo landa eremuan, beharrezkoa izango da Zerbitzuen Sailaren aurretiazko oniritzia. Gainera hiri-eremuan tamaina txikiagoko espezieak jartzea exijituko da. Era berean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren aurretiazko baimena izango da beharrezkoa landa-eremuan zuhaitzak mozteko.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %

      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro

      002 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Hobariak
      Hirigune Historikoan edo Birgaitze Integratuko Eremuetan, egindako birgaitze-obrak50 %
      Herri osoan kanpoko elementuen birgaitzea (fatxadak, estalkiak, energia garbien aprobetxamendurako sistemak.....)50 %
      Sustapen pribatuko BOEak40 %
      Sustapen publikoko BOEak50 %
      Mugitzeko arazoak dituzten pertsonen ibilerraztasuna eta biziegokitasuna hobetzeko eraikinetan obrak edo instalazioak egiten direnean.90 %
      Zirkunstantzia sozialengatik interes berezikoak edo udal onurakoak izendatzen diren eraikuntza, instalazio edo obrak: zehazki erakunde publikoek hezkuntza, osasungintza edo gizarte zerbitzuetako erabilerarako egiten dituztenak. Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da.95 %

      Obra egiteko bitarteko laguntzaileak instalatuz gero, ezarritako tasa eskatuko da.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Zerbitzu teknikoen aldeko txostena.
      3. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txosten juridikoa-ebazpen proposamena.
      4. Lizentzia ematea.
      5. Hala badagokio, jakinarazi aurrez interesdunari fidantza edo abala jarri behar dela, eta Kontu-hartzailetza Sailari ere bai.
      6. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      7. Zerga eta udal tasak likidatzea.
      8. Hala badagokio, lanak hasi aurretik bete beharreko baldintzak bete diren justifikazioa.
      9. Obrak amaitutakoan obra amaierako dokumentazioa aurkeztu eta, hala badagokio, fidantza itzuli.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO