Nire izenean dauden izapide eta espedienteak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Norbera interesduna izanez gero, espedienteen tramitazioari buruzko Informazioa kontsultatzeko, eta hala badagokio, haietan dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko.

OHARRA: ORAINGOZ INTERNET BIDEZ KONTSULTATU DAITEZKEEN ESPEDIENTE-MOTAK ESTEKA HONETAN ZEHAZTU DIRA. Pixkanaka indarrean jarriko dira gainontzekoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Legez pertsona interesduna zarelako egiaztagiria.
  • Eskubidea funtsatzen duten dokumentuak.
  • Errekurtsoak jartzeko ordezkaritzaren egiaztagiria (hirigintza eta ingurumen gaietan salbu).
  • Dokumentuen kopia eskatuz gero, eskaria eredu normalizatuan.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • 943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110

ZENBAT BALIO DU?

001 - Tasak dokumentuak egiteatik
Zerbitzua prestatzeko eskatzen denean, Administrazioak tasa ordaintzeko eskatu ahalko du eskabidea erregistratutakoan edota bestela dokumentua edo lizentzia ematen den momentuan.

Udalak, eraginkortasun eta ekonomia-irizpideei jarraiki, tasaren bilketan salbuespen hau ezartzen du: ordaintzetik salbuesten ditu 6 euroko kuota gainditzen ez duten ordainagiriak. Ordainagiri berean likidatuko dira espediente bati dagozkion dokumentu eskaerak, egun berean eskatuak direnean.
Fotokopiak egitea edo inprimatzea: fotokopiatutako edo inprimatutako orrialdeko0,15 Euro
Dokumentuak konpultsatzea: folioko0,60 Euro
Akordio edo espedienteen ziurtagiriak: folioko2,50 Euro
Udaltzaingoak egindako eginbideen kopiak21,00 Euro
Eskatzaileak izapidetutako lizentziari uko egitea31,00 Euro
Arma txartelak egitea25,00 Euro
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia egitea25,00 Euro
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa12,00 Euro

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Kasu bakoitzean kasu bakoitzari dagozkionak.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Idazkaritza - Erregistroa

OHARRAK

Tramitatzen ari diren prozedurak dira, ez prozedura amaituak.

6,01 euroko kuota gainditzen ez duten likidazioak salbuetsita egongo dira.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

DBEB kodea: 2050820145

Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO