Biztanleen errolda: ziurtagiriak eta historikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Honako ziurtagiri hauek eskura daitezke:

  1. Errolda-ziurtagiria: norberarena.
  2. Inskripzio- edo elkarbizitza-ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden pertsona guztiena.
  3. Historikoa: pertsona batek udal erroldan erregistraturik dituen etxe edo datu aldaketak.

NORK ESKA DEZAKE?

Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edozein pertsonak, edo bestela, ordezkari batek haren baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: nortasun agiria.
  • Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: baimena ematen dion inprimakia, eredu normalizatuan, beraren Nortasun Agiria edo haren ordezko beste agiriren bat.
  • Helbide berean bizi direnen ziurtagiriak eta erregistro-orriak egiteko, haien guztien oniritzia aurkeztu beharko da. Oniritzirik ez izanez gero, bakarrik zehaztuko da zenbat pertsona dauden inskribatuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • 943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Berehalakoa da

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Idazkaritza - Erregistroa

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Biztanleen udal errolda

    DBEB kodea: 1961210007

    Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO