EskolarALAI: 2020 Dirulaguntzak ikasleentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

“ESKOLARALAI” programarako dirulaguntzak emateko deialdia.

Diruz laguntzekoak izango dira Pasaiako establezimenduetan 2020/2021 ikasturtean eskolako materiala eskuratzeko egindako gastuak, (BEZ barne), haurren beharrak asetzearren.

Eskolako materialtzat hartuko dira ondorengo elementuak:

- Idazmahaiko materiala eta material suntsikorra: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, zorrozkailuak, rotrina, koadernoak, folioak eta kontsumigarri informatikoak.

- Suntsikorra ez den materiala: paper-zorroak, sailkatzaileak, artxibategiak, kutxatilak, kalkulagailuak, konpasak, eskolako motxilak eta bereizleak.

- Eskola-jarduerarako beharrezkoak diren jantziak: eskolako uniformea (eskolako mantala barne), betaurrekoak edo lentillak (zuzentzekoak diren betaurrekoak), jarduera fisikorako kiroletarako arropa eta oinetakoak.

- Heziketa artistikorako eskulanetarako elementuak, heziketa plastikoa eta bisuala, teknologiak edo musika (argizariak, olioak, pinturak, pintzelak).

Eta, oro har, zirkular bidez ikastetxeak berariaz eskatzen duen edozein material.

Bereziki baztertzen dira:

Testu-liburuak; eskolako eta jangelako kuota; arropa eta oinetakoak, oro har; eguzkitarako betaurrekoak; kirol-diziplina bateko berariazko kirol materiala; ekipo informatikoak, hardwarea eta softwarea.

NORK ESKA DEZAKE?

Betiere, dirulaguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezartzen diren debekuetan erortzen ez badira, dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:

- 2004ko urtarrilaren 1ean eta 2014ko abenduaren 31 bitartean jaio diren haurren aita, ama edo tutorea, baldin eta haurra Pasaian erroldatuta badago etenik gabe 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko uztailaren 31 bitartean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Dirulaguntza non jaso nahi den agertzeko bankuko libreta edo kontuaren titulartasun-datuen frogagiria. Dirulaguntzaren eskatzailea, eta libretaren edo kontuaren titularra pertsona bera izango da. Frogagiri modura honako hauek onartuko dira: bankuaren laburpenaren edo libretaren fotokopia; bankuak emandako ziurtagiria; dirulaguntzaren eskaera-orria bankuak estanpatutako zigilu bidez baliozkotua.
  • Diruz laguntzeak diren produktuak eskuratzeko Pasaiako edozein establezimendutan egindako gastuan fakturak 2020ko uztailaren 20tik urriaren 30 artekoak, dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak, garbi eta argi adierazten direla eskuratzen diren produktuak. Faktura sinplifikatua bada, albarana erantsiko da, eta bertan jasoko dira eskuratu diren produktuen deskripzioa eta eroslearen datuak.
  • Dirulaguntzaren eskatzailea haurraren aita edo ama bada, familia-liburuaren kopia aurkeztu beharko du, hala dela ziurtatzeko.
  • Dirulaguntza haurraren tutoreak eskatzen badu, hala egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko du.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Kultura eta Hezkuntza

      OHARRAK

      Dirulaguntzarako eskaerak aurkezteko epea GAOan argitaratu (2020ko irailak 4) hurrengo egunetik 2020ko urriaren 30 bitartekoa izango da, hau da, 2020ko irailaren 5etik urriaren 30 bitarte.

      Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa haur bakoitzeko 15,00€-koa izango da, gutxieneko 15,00€-ko erosketetarako. Familia-unitate edo elkarbizitza-unitate berean 2004/01/01 eta 2014/12/31 bitartean jaiotako adingabeko bat baino gehiago badago, diruz lagunduko den zenbatekoa proportzio berean gehituko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Kultura

      DBEB kodea: 2050820174

      Fitxategiaren xedea: Udalak kultur-zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO