Diru-laguntzak OHZ ordaintzeko (diru sarrerengatik)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntza jasotzeko, bizikidetza-unitatea osatzen duten titularrek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Diru-sarrerak taula honetan ezartzen diren mugen barruan egotea:

Kideak 1-2:

  • <=LGS: %90
  • <=LGS + %10: %85
  • <=LGS + %20: %75
  • <=LGS + %30: %50
  • <=LGS + %40: %25
  • <=LGS + %50: -
  • <=LGS + %60: -

Kideak 3:

  • <=LGS: %90
  • <=LGS + %10: %85
  • <=LGS + %20: %80
  • <=LGS + %30: %75
  • <=LGS + %40: %50
  • <=LGS + %50: %25
  • <=LGS + %60: -

Kideak 4:

  • <=LGS: %90
  • <=LGS + %10: %90
  • <=LGS + %20: %85
  • <=LGS + %30: %80
  • <=LGS + %40: %75
  • <=LGS + %50: %50
  • <=LGS + %60: %25

Kideak >=5:

  • <=LGS: %95
  • <=LGS + %10: %90
  • <=LGS + %20: %90
  • <=LGS + %30: %85
  • <=LGS + %40: %80
  • <=LGS + %50: %75
  • <=LGS + %60: %50

(LGS: Legezko gutxieneko soldata)

  • Diru-laguntza eskatzen den etxebizitzan (ohiko etxebizitza) gauden urtearen urtarrilaren 1etik erroldatuak egotea.
  • Bizikidetza-unitateko kideetatik inork ez du izango jabetzan beste etxebizitzarik, diru-laguntza eskatzen den etxebizitzatik kanpo.
  • Bizikidetza-unitateko kideetatik inork ez du Pasaiako Udalarekin zorrik edo zerga-zehapenik izango betearazte aldian.
  • Eskaria aurkezteko epea: 30 egun natural deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein pertsonak edo haren ordezkariak, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Lanerako adinean daudenek enpresak egindako T10a edo nominak, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako lan-bizitzaren ziurtagiria, baina aurreko urteari dagozkionak.

  • Lanerako adinean daudenek Enpleguko Institutu Nazionalak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute prestazio ekonomikoren baten bidez lortutako irabazienak edo, bestela, irabazirik ezarena, eta GSINek egindako lan-bizitzaren ziurtagiria, baina aurreko urteari dagozkionak.

  • Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, aurreko urtean lortutako Pentsio eta/edo prestazio ekonomikoarena, edo bestela, irabazirik ezarena.

Eskatzaileak baimena ematen badio Pasaiako Udalari zuzenean Gipuzkoako Foru Aldunditik edo Lanbidetik hurrengo bi puntuetako datuak jasotzeko ez da beharrezkoa izango aipatutako ziurtagiriak aurkeztea. Baimena aurkeztu ezean, honako ziurtagiri hauek ekarri beharko ditu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria, aurreko urtean zeinahi prestazio ekonomikoren bidez lortutako irabaziak egiaztatzen dituena, edo, bestela, irabazirik ezarena.

  • Lanbidek emandako ziurtagiria, aurreko urtean lortutako diru-sarrerak bermatzeko errentarena (oinarrizko errenta), edo, bestela, irabazirik ezarena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Dokumentazioa Errenta Sailean aztertu.
      2. Teknikariaren proposamena
      3. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu.
      4. Interesdunari jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      Diru-laguntzak zuzenean ordainagiriari aplikatuko zaizkio, eta ordainketaren egiaztagiria ohiko posta bidez bidaliko da.

      Zerga hau helbideratuta duen zergadunari, borondatezko epearen azken egunean kontuan zordunduko zaio gainerako zenbatekoa.

      Helbideratuta ez badu, borondatezko ordainketa-epearen hasieran ordainagiri osoaren jakinarazpena bidaltzen zaion helbidera bidaliko zaio, batetik, egindako ordainketaren egiaztagiria, eta, bestetik, falta den zenbatekoa ordaintzeko jakinarazpena.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO