Diru-laguntzak gazte kanpamentu eta udalekuetarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako irabazteko asmorik gabeko elkarte eta taldeei diru-laguntza, haur, nerabe eta gazteentzako udalekuak eta kanpamentuak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazteko asmorik ez duten gazte-elkarte eta aisialdiko taldeek, egoitza soziala Pasaian badute eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda badaude.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. Udalekuetan egindako jardueraren azalpen-memoria:

Aurreikusitako helburuak.
Egindako programazioa.
Parte-hartzaileak: kopurua, jatorria, adinak...
Tokia eta iraupena.
Egindako publizitatea (ale bat eman).
Jarduera behar bezala balioesteko interesgarri izan daitekeen edozein datu.

2. Jardueraren gastu eta sarreren balantze orokorra.

3. Aurrekontuan jaso diren gastu guztien fakturak gutun-azal batean, non Gazte Taldearen datuak eta “Udalekuak” kontzeptua identifikatuko diren.

4. Laguntza lehen aldiz eskatzen bada edota talde eskatzaileak kontu-korrontearen datuak aldatu baditu, banku-entitate edo aurrezki-kutxa batek egindako dokumentua, non ziurtatzen diren titulartasuna eta hari dagozkion datuak.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.Sailean dokumentazioa aztertu eta txosten teknikoa egin.
      2.Gazteria Saileko Informazio Batzordearen irizpena.
      3.Kontu-hartzailetza Arloaren fiskalizazioa.
      4.Tokiko Gobernu Batzarraren onarpena.
      5.Ebazpena Sailean jaso eta Kontu-hartzailetzari jakinarazi.
      6.Interesdunei jakinarazi.
      7.Diru-laguntza Kontu-hartzailetzatik ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Gazteria

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

      DBEB kodea: 2050820206

      Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO