Euskararen erabilera sustatzeko laguntza eta zerbitzuak merkatarientzako eta enpresentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako enpresa zein merkataritza establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza eta zerbitzuak:

    • Itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua: euskarazko testuen zuzenketa, erdarazko testuen itzulpena, jendaurrean jarri beharreko idatziak txartel txukunetan maketatzeko aukera, euskarari buruzko zalantzak argitzeko hizkuntza-aholkularitza.
    • Euskarazko materiala: informazio txartelak, taloitegiak, merkataritza-hiztegiak.
    • Euskara ikasteko diru-laguntzak: euskara ikasteko eskaera fitxan informazio gehiago.
    • Errotulu eta poltsak euskaraz jartzeko diru-laguntzak: enpresa eta merkataritzan euskara sustatzeko diru-laguntzen fitxan informazio gehiago.
  • Merkataritza establezimenduentzako bereziki:
    • Ez geratu atean, sartu kalitatean euskaraz: euskararekin konpromisoa agertzen duten merkataritza establezimenduen sarean parte hartzeko aukera.
  • Enpresentzako:
    • OLA plana: enpresen euskara-planak diseinatu eta haien jarraipena egiteko laguntza.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaian kokatutako enpresek zein merkataritza establezimenduek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Itzuli edo zuzendu beharreko testuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 egun
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Euskara Sailak eskaera aztertu eta izapidetu.
  2. Interesdunari helarazi.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Euskara

OHARRAK

Zerbitzu hauetaz baliatzeko bete beharreko baldintzak

  • Itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua:
    • Erakunde ofizialen menpeko erakundea ez izatea.
    • Idatziak edo testuak jendaurrean zabaltzeko izatea.
    • 3 orri, 6000 karaktere, baino gehiago ez izatea.
    • Testua ahal izanez gero euskarri informatikoan aurkeztea.
  • Ez geratu atean, sartu kalitatean euskaraz: euskararekin konpromisoa agertzen duten merkataritza establezimenduen sarean parte hartzeko
    • Merkataritza establezimenduko errotulu nagusiak euskaraz ere izatea eta hein handiago edo txikiagoan zerbitzua euskaraz ematea.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Euskara

DBEB kodea: 2050820201

Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO