Euskararen erabilera sustatzeko laguntzak eta zerbitzuak elkarteentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza eta zerbitzuak:

  • Itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua: euskarazko testuen zuzenketa, erdarazko testuen itzulpena, euskarari buruzko zalantzak argitzeko hizkuntza-aholkularitza.
  • Euskarazko material didaktikoa eskuratzeko laguntza.
  • Euskara-planak diseinatu eta haien jarraipena egiteko laguntza
  • Euskara ikasteko diru-laguntzak: euskara ikasteko eskaera fitxan informazio gehiago.
  • Berariazko prestakuntza euskaraz egiteko diru-laguntza: hezitzaileentzako berariazko prestakuntza euskaraz egiteko diru-laguntzen fitxan informazio gehiago.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako elkarteen udal erregistroko elkarteek

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Itzuli edo zuzendu beharreko testuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 5 egun

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Euskara Sailak eskaera aztertu eta burutu.
  2. Interesdunari helarazi.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Euskara

OHARRAK

Zerbitzu hauetaz baliatzeko bete beharreko baldintzak

  • Itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua
    • Pasaian kokatutako elkartea izatea. Ez da partikularrentzako itzulpenik egingo.
    • Erakunde ofizialen menpeko erakundea ez izatea.
    • Idatziak edo testuak jendaurrean zabaltzeko izatea.
    • 3 orri, 6000 karaktere, baino gehiago ez izatea.
    • Testua euskarri informatikoan aurkeztea.
  • Euskarazko materiala eskuratzeko laguntza:
    • Eguneroko jardueran erabiltzen den materiala izatea.
    • Lehenagotik eskuratua izan ez den materiala izatea.
    • Bestelako erakundeen aldetik eskuratzeko modukoa ez izatea.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Euskara

DBEB kodea: 2050820201

Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO