Jarduera ekonomikoa covid 19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Merkataritza eta ostalaritzaren sektoreak suspertze aldera, dirulaguntza Covid-19 koronabirusaren ondorioei aurre egiteko.

Jarduera ekonomikoa covid 19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

  • Lokalak eta laneko moduak egokitzea.
  • Segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza- edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua.
  • Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.

Proiektuen onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 150 € izango da

Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua 5.000 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko (1/1993 Foru Dekretu Arautzaileak, apirilaren 20koak, Jarduera Ekonomikoei buruzko Zergaren testu bategina onesten duenak, 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomikoei buruzko zergaz salbuetsiak dauden zergadunak).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Alta eta bajen ziurtagiria Jarduera Ekonomikoen Zergan.

Eskaera ordezkari legalak egin badu, ordezkaritza baimena aurkeztu beharko du (ahalordeak pertsona juridikoen, sozietate zibilen, ondasun komunitateen edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako entitateen kasuan).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza / Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Kontu-hartzailetza

      OHARRAK

      • ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: Abuztuaren 5etik irailaren 15a bitarte. (E079 eskabide orria)
      • Diruz lagundutako jarduerak 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra artean egingo dira. Halaber, fakturen datak eta bere ordainketak ordainienboraldi horren barruan egongo dira.
      • JUSTIFIKAZIO EPEA: Hirugarren oinarrian barne hartutako jarduketen diruz lagun ditzaketen gastuak 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen justifikatu beharko dira. (E080 eskabide orria)

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

      DBEB kodea: 2050820145

      Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO