Mendekotasuna duena senitarteko batek zaintzeko prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna duen pertsona zaintzeko harekin bizi den senide batentzat prestazio ekonomikoa eskatzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaian erroldatuta izateaz gain, mendekotasuna duten (1. 2. edo 3. gradukoa), eta etxe berean bizi den senide baten zaintzapean daudenek.

Beharrezkoa da:

  • Zaintzailea 18 urtetik gorakoa eta mendekoaren senitartekoa izatea (3. gradu arteko ahaidetasuna edo odolkidetasuna izan behar du).
  • Bi pertsonak bizileku berean erroldatuta egotea.
  • Prestazio hau aukerako gisa ezar dadila Udaleko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bidez.
  • Mendekotasunetik eratorritako arreta eta zaintza mendekoaren bizilekuan egin daitezela, eta haiek aukerakoak izan daitezela haien premietarako, mendekotasun mailaren eta graduaren arabera.
  • Arreta eta zaintza horietarako etxebizitzak izan ditzala bizikidetza eta biziegokitasun baldintza egokiak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Zaintzailearen NAN eta osasun txartela.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Zaintzailea Gizarte Segurantzarerekin hitzarmena sinatzeaz salbuetsita dagoela egiaztatzen duten agiriak (Gizarte Seguran-tzako alta, nomina, pentsioa...).
  • Prestazioa jasotzeko kontu korrontearen zenbakia.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

Adierazitako bitartekoen bidez hitzordua eskatu ondoren, aurrez aurreko arreta emango da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 8:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera.

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Gipuzkoako Foru Aldundia

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gizartekintza

DBEB kodea: 2050820228

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta gizartekintzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO