Dirulaguntza izendunak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza izendun bidez ematen diren laguntza ekonomikoak dira; dirulaguntza horien zenbateko zehatza Udal Aurrekontuetan ageri da, eta dirulaguntza horien hartzaileak dira Pasaiako udalerrian kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, euskararen edota arlo sozial edo udal interesekoak diren beste arloetan jarduten duten elkarte edo entitateak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako udalaren urteko aurrekontuan dirulaguntza izendun baten onuradun gisa ageri diren elkarteek edo entitateek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Dirulaguntza eskaera.
  • Dirulaguntzaren xede izango den jardueraren aurrekontua, gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenarekin.
  • Dirulaguntza jasoko duten eta urte natural batean gauzatuko diren jardueren proiektu xehatua. Bertan adierazi beharko dira, gutxienez, jarduera bakoitzaren deskribapena, jardueraren hartzaileak eta helburuak.
  • Zerga-erantzukizunak eta Gizarte Segurantzarekiko erantzukizunak bete direla udalak egiaztatzeko baimena (B022 eredua) edo baimena eman ezean, egiaztatzeko beharrezko agiriak, Dirulaguntzen Lege Orokorraren araudiko 14.1.e artikuluak ezarritakoari jarraikiz.
  • Dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebehar guztiak bete direla, eta Dirulaguntzen Lege Orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan adierazten diren debekuak urratu ez direla adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Beste erakunde publikoren edo pribaturen batean jarduera berbererako dirulaguntza eskabiderik aurkeztu bada, berariaz aipatuta egongo da hori, eta, gainera, aditzera emango da finantzaketa eskabidea beste zein erakundetan aurkeztu den; eskaturiko edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoa ere argi adierazi beharko da.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten teknikoa egin eta hitzarmen eredua prestatu.
      2. Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa.
      3. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
      4. Alkateak eta elkarteak hitzarmena sinatzea.
      5. Dirulaguntza ordaindu, hitzarmenaren testuaren arabera.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Aurrekontuan dirulaguntza izenduna onartzea: Udalbatzarra. Eskaerari erantzuna: Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Orokorra (dagokion saila) - Orokorra

      OHARRAK

      1. Eskaria eta dokumentazioa jaso, eskaneatu eta egiaztatu.
      2. Eskatzaileari kopia zigilatua eman, frogagiri gisa.
      3. Dagokion Sailera bidali.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

      DBEB kodea: 2050820145

      Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO