Ondasunen ziurtagiria-kanpoko zeinuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ziurtagiri eskaera, non eskatzaileak zer ondasunak dituen adierazten den, edota Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emana dagoen eta ea jasota dagoen Udalaren administrazio-erregistro hauetan:
- Hiri-lurreko Ondasun Higiezinak.
- Landa-lurreko Ondasun Higiezinak.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga Lizentzia.
- Ibilgailuen errolda.
Jeneralean ziurtagiri hau egiten da doaneko aholkularitza juridikoa eskatzeko (Abokatu Elkargoan aurkezteko edota bere bizilekuko Epaitegian) edo diru-laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozeinek edota ordezkariak, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko dokumentuak:

1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

  • Familia-liburua, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ez dagokio

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Ez dagokio

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Ogasuna - Errentak

    OHARRAK

    Ondasun ziurtagiria adingabe bati badagokio, aitak, amak edo tutoreak eskatu beharko du, eta jasotzeko familia-liburua aurkeztu beharko dute.

    Eskaria telefonoz edo telematikoki egiten bada, epea 48 ordukoa da. Telefonoz egiten bada, segurtasun arrazoiengatik, interesduna NAN, helbide eta izen-abizenekin identifikatu beharko da. Ziurtagiria udal erroldan jasotako helbidera bidali beharko da.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

    DBEB kodea: 2050900165

    Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO