Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuestea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Desgaitasuna dela medio, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespen eskaria honako hauei aplikatuko zaie:


-Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren a) letran aipatzen direnak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak daudenean.
-14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, pertsona horiek bakarrik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau baldintza horiek betetzen diren bitartean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 65ekoa edo handiagoa duen pertsonaren bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.


Honako hauek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:
1.- Ehuneko 33 edo gehiagoko eta ehuneko 65etik beherako minusbaliotasuna aitortua duten pertsonak, eta mugikortasun murriztuko egoeran daudenak, hau da, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinean adierazitako baremoko A, B edo C letretan deskribatutako egoeretakoren batean edota aipatutako baremoko D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.
2.- Ehuneko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonak.
Aurreko a) eta b) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1.971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkia eramateko egokituta badago.

  • Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, er erdi-atoiak eta makinak, salbuesteko eskaria egina dutenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den pertsonak edo haren ordezkariak, dagokion baimenarekin

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, NIE edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Minusbaliotasunagatik salbuetsiz gero:

-Organo eskudunak egindako ziurtagiria, desgaitasuna egiaztatzen duena, eta hala badagokio, mugikortasun murriztuko egoerarena.

-Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

-Guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza egiaztatzen duen agiri publikoa.

  • Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, erdi-atoi eta makinak salbuesten diren kasuetan.


-Nekazaritzako makineria inskribatzeko kartilaren fotokopia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Errenta eta Exakzioen arduradunaren txosten teknikoa
      2. Alkatetza-ebazpena
      3. Ebazpena jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      • Salbuespenak eraginak izaten hasiko dira eskari-dataren hurrengo zergalditik, matrikulazio alta berrietan salbu.
      • Salbuespena ezingo zaio ibilgailu bati baino gehiagori ezarri.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO