Tasen eta zergen aurkako errekurtsoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga eta tasen likidazioaren aurka, zerga hobariak ematearen edo ez ematearen aurka eta zerga erroldak onartzeko egintzen aurka Ogasun Saileko ordezkariaren aurrean jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Alegatutako egintzak egiaztatu
      2. Dagokion sailaren txostena
      3. Ebazpena
      4. Interesdunari jakinarazi

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      Errekurtsoa aurkezteko epealdia

      Hilabete 1 jakinarazpena jaso edo iragarkia GAOn argitaratzen den ondorengo egunetik aurrera.

      Aldioro epemuga eta jakinarazpen kolektiboko zorrak izanik, errekurtsoa ordaintzeko borondatezko epean jarri ahal izango da, edo hilabeteko epean borondatezko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

      Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko ez da eskatuko aldez aurretik zergaren kopurua ordaintzeko; nolanahi ere, errekurtsoa edo erreklamazioa jartzeak ez du geldiaraziko, zigorren exekuzioan izan ezik, kobratzeko administrazio egintza, baldin eta errekurtsoa edo erreklamazioa jartzeko epearen barruan interesdunak ez badu impugnatutako egintza eteteko eskaerarik egiten. Hori horrela, eteteko eskaera egiteko nahitaezkoa izango da zerga-zorra guztiz ordainduko delako bermea aurkeztea. Kasu horretan eskatutako etetea onartuko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO