Ibilgailu historikoei, elektrikoei eta 25 urte baino gehiagokoei TMI Zergan dagokien hobaria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan hobaria:

-Ibilgailu historikoentzat edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat.
-Ibilgailu elektriko, eta/edo hibridoentzat, eta kilometroko karbono-dioxidoa (CO2) 100 gramotik behera igortzen duten ibilgailuentzat.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den pertsonak edo haren ordezkariak, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren Txartela eta efizientzia energetikoko etiketa, baldin eta ibilgailua energia aurrezteko eta dibertsifikatzeko Institutuak argitaratutako “Errekuntza-kontsumoaren eta CO2 igorpenen gida”n agertzen ez bada (CO2 igorpenengatiko hobarietarako).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      008 - Trakziomekanikozko ibilgailuen gaineko zerga. Hobariak
      Ibilgailu historikoak eta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna duten ibilgailuak, fabrikazio-datatik kontatzen hasita50 %
      1.1Ibilgailu hibridoak (motor elektrikoa-gasolina, elektrikoa-diesela edo elektrikoa-gasduna) fabrikan homologatuak, euren mota eta eredura egokitutako gailu katalizatzaileak dituztenak igorpen kutsatzaileak minimizatzeko. Hauek lehen lau urteetan, lehen matrikulaziotik kontatzen hasita.50 %
      1.2 Motor elektrikodun ibilgailuak eta/edo igorpenik gabekoak.50 %
      2.1Turismo edo pareko motako ibilgailu automobilak, 2014tik aurrera matrikulazio berrikoak, haien karbono-dioxido igorpenak (CO2) 100gr/km-tik beherakoak direnean (lehen urtean).50 %
      2.2Turismo edo pareko motako ibilgailu automobilak, 2014tik aurrera matrikulazio berrikoak, haien karbono-dioxido igorpenak (CO2) 100gr/km-tik beherakoak direnean (bigarren urtean)15 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Errenta eta Exakzioen arduradunaren txosten teknikoa.
      2. Alkatetza-ebazpena eskatutako hobaria aplikatzea baiesten edo ezesten duena.
      3. Ebazpenaren jakinarazpena.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      • Hobariak eskatu egin behar dira, eta haiek eragina izango dute eskaria egin eta hurrengo zergalditik kontatzen hasita.
      • Motorraren ezaugarriengatik ematen diren hobariak eta karbono dioxidoa 100gr/km baino gutxiago igortzeagatik ematen direnak ez dira aldi berean aplikatzekoak.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO