OHZrako hobaria, Etxebizita Hutsen Programan (Bizigune) etxeak alokairuan jartzeagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

"Etxebizita Hutsen Programa"n etxeak alokairuan jartzen dituzten etxejabeentzat Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobari eskaria, abenduaren 30eko Eusko Jaurlaritzaren 316/2002 Dekretuak arautua (Bizigune).

Eskaria aurkezteko epea otsailaren 1etik martxoaren 15era artekoa izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein, edo haren ordezkaria, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Bizigunerekiko mandatu-kontratua.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      002 - Ondasun higiezinen gaineko zerga. Hobariak


      Ondasun higiezinei dagokien kuota osoaren gainean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuak araututako "Etxebizitza Hutsen Programa" barruan erabilera-lagapena egitekoak direnena.25 %
      Urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresak, obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberrikuntzakoak.0 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO