Zerga betebeharren zatitzea edo geroratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorrak zatikatze edo geroratzeko eskaria, egoera ekonomiko-finantzarioak aldi batean galarazten duenean ordainketa egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok edota ordezkariak, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikaziorako agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapideak hala eskatzen badu edota interesduna ez denak sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia eta NAN, pasaportea, gidabaimena edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena.
  • Baldin badagokio banku-abala.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Diruzaintzaren txostena, hala badagokio.
      2. Eskumena duen organoaren ebazpena, hala badagokio.
      3. Jakinarazpena interesdunari, hala badagokio.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Diruzaintza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Diruzaintza

      OHARRAK

      • 15.000 eurotik gorako zatikatze-eskariak alkateak ebatziko ditu modu diskrezionalean, eta haiek bermatu beharko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 02/2005 Foru Arauaren 79. artikuluari jarraikiz.
      • Bi epe ordaindu gabe igaroz gero, Zerga-bilketako Araudi Orokorrean aurreikusitakoaren arabera jokatuko da. Azken ez-ordaintzetik 2 urteko epean ez da zorraren zatikatze-geroratzerik gehiago emango, non eta ez den kitatu zatikatze-geroratzearen zenbateko osoa.
        Zor zatikatu-geroratu bat izanez gero, ez da besterik emango hura amaitu edo kitatu arte.
      • Zor geroratze edo zatikatzeak indarrean den berandutze-interesa sortuko du. Alabaina ez da berandutze-interesa eskatuko borondatezko aldian eskatzen direnean, betiere eskaria osatzen duten zor guztiak epemuga periodikoko zorrak eta jakinarazpen kolektibokoak direnean, eta haien ordainketa osoa haiek sortutako ekitaldian egiten denean.
      • Indarreko zerga-ordenantzan aurreikusita ez dauden eskarietarako, ebazteko epea astebetekoa izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO